2012/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2012ko URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %1,7 gutxitu ziren Euskal AEn 2012ko urrian

Gaualdiek %0,9ko jaitsiera izan dute

2012ko urrian, 207.187 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 3.499 gutxiago, hau da, %1,7ko jaitsiera, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %11,2 jaitsi dira Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan; %0,1 gehitu dira .

Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %6,6 murriztu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua jaitsi egin da hiru herrialdeetan: Araban %15,8, Bizkaian %2,0, Gipuzkoan %8,2. Euskal AEn atzerritarrak %8,6 ugaritu dira. Araban %6,1, Bizkaian %4,3, Gipuzkoan %15,0.

Estatutiko bidaiariak bereziki ugaritu dira ondokoetatik: Andaluzia, Kanariar uharteak, Madril, Ceuta eta Melilla. Eta urritu: Balear uharteak, Valentzia, Murtzia, Gaztela-Mantxa. Atzerritar gehiago etorri dira Danimarka, Japonia, Suedia, AEB-Kanada, Irlanda eta Holandatik. Gutxiago, Luxenburgo, Grezia, Finlandia eta Italiatik.

2012ko urrian erregistraturiko gaualdiak: 395.979; iazko urriaren aldean %0,9ko jaitsiera, 3.968 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan, %0,8; Araban %4,6 gutxitu ziren eta Bizkaian %1,1.

Bidaiarien batez besteko egonaldia %0,5 luzatu da Euskal AE osotara hartuta, 2011ko urriko 1,90 egunetik 2012ko urriko 1,91ra. Araban batez besteko egonaldia 2011ko 1,79 egunetik 2012ko 1,93 joan da; Bizkaian 1,88tik 1,85era eta Gipuzkoan 1,97tik 1,99ra.

Plazakako betetze-maila %1,6 jaitsi da: %47,69 2012ko urrian Euskal AE osoan. Jaitsierak hiru lurraldeei eragin die: Araban betetze-maila %1,4 jaitsi da, 2011ko urriko %42,39tik 2012ko %41,80ra. Gipuzkoan %1,5, %50,22tik azken urri honetako %49,48ra. Bizkaian %1,9, %49,31tik %48,36ra.

NEKAZARITZA-TURISMOA

Sarrerak %0,3 jaitsi dira eta gaualdiak %2,3 igo Euskal AEn 2011ko urriaren aldean

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo urrian 10.284, 2011koan baino %0,3 gutxiago. Araban %4,5eko jaitsiera; Gipuzkoan %3,4koa; Bizkaian %9,7ko igoera. Estatuko bidaiariak %1,3 ugaritu dira Euskal AEn: Bizkaian%5,6 hazi dira, Araban %1,4; %1,1 gutxiago Gipuzkoan. Atzerritarren kopurua %14,6 jaitsi da Euskal AEn; portzentajez dezente jaitsi dira Araban eta Gipuzkoan, igo Bizkaian .

Gaualdiak 23.811 izan ziren urrian, %2,3 gehiago aurreko urtean baino. Bizkaian %14,3 positiboa urte artean; Araban %3,2 negatiboa, eta Gipuzkoan %1,5.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2011ko urriaren aldean: duela urtebete 2,26 egun; aurtengoan 2,32. Araban %1,4ko igoera dago, 2011ko urriko 2,08 egunetik 2012ko urriko 2,11ra. Bizkaian %4,3koa, 2,31 egunetik 2,41era. Gipuzkoan %1,7koa, 2,32tik 2,36ra.

Plazakako betetze-maila %0,9 handitu da, %18,81etik %18,97ra; Bizkaian izandako igoerak, %17 eraginda. Araban eta Gipuzkoan, jaitsierak, %6,2 eta %4,6.

graf0009990_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %1,7 gutxitu ziren Euskal AEn 2012ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE de 2012
Eguneratze data : 
2012/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009990_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali