2012/11/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2012ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko txikizkako sektorearen salmentek % 1,1eko beherakada ezagutu dute 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Zerbitzuguneak kanpo utzita, % 0,7ko beherakada ezagutu dute salmentek

Eustat-ek emandako datuen arabera, Euskadiko txikizkako merkataritzaren sektorean % 1,1 murriztu dira salmenta nominalak 2012ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko aldi berdinarekin alderatuta.

Urte arteko tasari erreparatuz, sektoreko salmentek, zerbitzuguneak kanpo utzita, % 0,7ko murrizketa erregistratu dute.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 3,1eko hazkunde nominala lortu du salmenta-indizeak, urtaroko efektuak kenduta.

graf0009907_01_e.png

Sektoreka, eta 2011ko aldi berdineko datuekin alderatuta, 2012ko hirugarren hiruhilekoan elikagaigintzaren sektorean % 0,7ko hazkundea lortu dute salmenta nominalek, baina gainerako produktuen txikizkako merkataritzak % 1,9ko murrizketa ezagutu du, eta % 2,2koa izan da automobilgintzako erregaiaren salmentak erregistratu duen beherakada.

Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, % 4,1eko hazkundea ezagutu du merkataritza espezializatuak; aitzitik, % 0,6koa da merkataritza ez-espezializatuak —elikagaigintzaren sektorea da nagusi— ezagutu duen beherakada. Gainerako produktuen txikizkako merkataritzari dagokionez, gora egin du bestelako kontsumo-ondasunen merkataritza espezializatuak (% 2,3), eta behera egin da aztertutako gainerako sektoreetan. Pertsonaren ekipamenduetan espezializatutako sektoreak % 6,3ko murrizketa ezagutu du; % 0,5ekoa da etxeko ekipamenduetan espezializatutako sektoreak ezagutu duen beherakada, eta bestelako produktuen txikizkako merkataritza ez-espezializatuak % 0,2ko murrizketa ezagutu du.

Lurralde historikoka, 2012ko hirugarren hiruhilekoan Bizkaian ezagutu da beherakadarik handiena txikizkako sektoreko salmenta nominalei dagokienez. Hain zuzen ere, % 1,5ekoa izan da urte arteko murrizketa Bizkaian. Gipuzkoan % 1,0 gutxiagotu dira salmenta nominalak eta Araban, azkenik, egonkor mantendu da indizea (% 0,0).

Prezio konstanteetan, hau da, prezioen efektua kanpoan utzita, txikizkako merkataritzaren salmentek % 3,5eko beherakada ezagutu dute hirugarren hiruhilekoan.

Bestalde, txikizkako merkataritzaren salmentek, zerbitzuguneak kanpo utzita, % 2,4ko beherakada erreala (prezio konstanteak) ezagutu dute, aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz.

Bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, 2012ko hirugarren hiruhilekoan % 0,2ko gorakada ezagutu dute Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmenta errealek, urtaroko efektuak kanpoan utzita.

Bestalde, 2011ko hiruhileko berdinarekin alderatuz, elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren beherakada erreala % 1,9koa izan da eta % 2,8koa izan da gainerako produktuen txikizkako merkataritzak ezagutu duen beherakada erreala; eta automobilgintzako erregaiaren txikizkako salmentek % 11,2ko beherakada ezagutu dute oraingoan.

Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzari dagokionez, elikagaigintzan espezializatutako merkataritzaren urte arteko bilakaera positiboa izan da eta % 0,8ko gorakada ezagutu du, baina txikizkako merkataritza ez-espezializatuak, elikagaigintzaren sektorean nagusi denak, % 3,5eko beherakada ezagutu du. Gainerako produktuen merkataritzari dagokionez, sektore guztiek ezagutu dute beherakada. Pertsonaren ekipamenduetan espezializatutako sektoreak % 5,9ko murrizketa ezagutu du; % 0,6koa da murrizketa etxeko ekipamenduetan espezializatutako sektorean; % 1,1 gutxitu da bestelako kontsumo-ondasunetan espezializatutakoa; eta denda ez-espezializatuen salmentek % 2,6ko beherakada ezagutu dute, guztia kopuru errealetan.

Hiru lurralde historikoetan egin da atzera, salmenten kopuru errealei erreparatuz: Araban % 3,9 murriztu dira salmentak, % 3,5 Gipuzkoan eta % 3,4 Bizkaian.

Euskadi osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duen pertsona kopuruak % 1,2ko murrizketa ezagutu du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoarekin alderatuz.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko txikizkako sektorearen salmentek % 1,1eko beherakada ezagutu dute 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2012
Eguneratze data : 
2012/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009907_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali