HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal AEn informazio-teknologiak...

2012/11/23ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2012. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn informazio-teknologiak darabiltzaten enpresen portzentajean, hiriburuetan Donostia dugu aurrena, eta eskualdeetan, Debagoiena

Halere ez dago alde handirik, ez hiriburuen artean, ez eskualdeen artean; IKT ekipamenduetan, denek dauzkate portzentaje handiak

Eustaten datuen arabera, 2012. urtean, Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresek maila handian dauzkate IKT –Informazio eta Komunikazio Teknologiak- ekipamenduak, salbuespen batekin: merkataritza elektronikoa. Donostia nabarmentzen da hiriburuetan eta Debagoiena –nabarmen- eskualdeetan, baina alde handirik gabe.

graf0009993_01_e.png

Internet baduten tamaina horretako enpresen artean, Gipuzkoan Debagoiena eta Debabarrena nabarmentzen dira (%100); Durangaldea Bizkaian (%99,5) eta Arabako Ibarrak (%98,7)..

Internet eduki eta administrazio publikoekiko izapideak egiten dituzten enpresak bereziki ugariak dira Debagoienan (%97,3) Gipuzkoan, Gernika-Bermeon (%93,7) Bizkaian eta Kantauri arabarrean (%92,2).

Web orriei begiratuz gero: Debagoiena (%89,7) Gipuzkoan, Arratia-Nerbioi (%88,9) Bizkaian eta Gorbeiako inguruak (%87,1) Araban.

Sare informatikoak: Debagoiena (%98,7) Gipuzkoan, Arratia-Nerbioi (%96,8) Bizkaian, Arabako Ibarrak (%95,4).

Kode irekidun programen erabileran: Goierri (%85,3) Gipuzkoan; Gernika-Bermeo (%79,1) Bizkaian; Kantauri Arabarra (%77,1).

Merkataritza elektronikoan: portzentajeak askoz apalagoak dira. Debabarrena (%42,8) Gipuzkoan, Markina-Ondarroa (%33,3) Bizkaian eta Gorbeiako Inguruak (%24,9) Araban.

Euskal enpresetako web orrien euskarazko eskuragarritasuna

Euskarazko web orriak ugariagoak dira Gipuzkoako eskualdeetan. Debagoienako enpresen %75,7k dauzkate, %60k Urola-kostan eta Goierrin, eta %50ek baino gehiagok Tolosan, Donostialdean eta Debabarrenan.

Bizkaian, Markina-Ondarroan eta Gernika-Bermeon, web orrien erdiak baino gehiagok euskarazko aukera dute.

Arabako Mendialdean erdia pasa dira; gainerakoetan txikiagoak dira portzentajeak.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Juan Luis López Gonzalez Tel.:+34-945-01 75 08 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn informazio-teknologiak darabiltzaten enpresen portzentajean, hiriburuetan Donostia dugu aurrena, eta eskualdeetan, Debagoiena

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2012/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009993_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali