2012/11/22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2012ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Industri prezioak %0,8 jaitsi ziren 2012ko urrian aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2012ko urria 2011koaren aldean) %1,2 igo ziren

Euskal AEko industria prezioen indizea: Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,8 jaitsi ziren 2012ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasan (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,2ko hazkundea dago.

graf0009991_01_e.png

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko urrian, “Kautxu eta plastikoa” (%0,5), eta “Material elektrikoaren fabrikazioa” (%0,1) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Beste sektore guztiek jaitsierak izan dituzte prezioetan, batez ere ondokoek: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%-3,9), “Kokeriak eta petrolio fintzea” (%-2,3), “Elikadura industria” (%-1,0) eta “Erauzketa industriak” (%-0,8).

Urte arteko aldian, hots, 2012ko urrian, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%8,9), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%6,2), “Produktu informatiko eta elektronikoen fabrikazioa” (%5,1). Jaitsierarik handienak: “Garraio materialaren fabrikazioa” (%-3,2), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-1,9), “Erauzketa industriak (%-1,1).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %3,0 jaitsi ziren, Bitarteko ondasunak eta Ekipo-ondasunak %0,2; Kontsumo-ondasunetan aldaketarik ez, izan ere Ondasun ez-iraunkorrekoetan %0,1eko jaitsiera dago eta Iraunkorrekoetan aldaketarik ez.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %7,7 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %0,1; Bitarteko ondasunenak %0,6 jaitsi. Kontsumo-ondasunen prezioak %0,6 jaitsi ziren: Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,0 jaitsi.

graf0009991_02_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,8 jaitsi ziren 2012ko urrian aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009991_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali