HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2012ko bigarren hiruhilekoan...

2012/12/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2. HIRUHILEKOA- 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012ko bigarren hiruhilekoan 2.282 ezkontza izan ziren, aurreko urtean baino % 6,6 gutxiago

2012ko apirilean, maiatzean eta ekainean egindako ezkontzen % 70,7 zibilak izan ziren

Euskal AEko ezkontzak: Eustaten datuen arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan 2.282 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 6,6 gutxiago. Lurralde historiko bakoitzeko datuak aztertuta, Bizkaian 1.208 ezkontza izan ziren, % 2,4 gutxiago; Gipuzkoan 781 ezkontza izan ziren, % 8,7 gutxiago eta Araban % 17,9 ezkontza gutxiago izan ziren, guztira 243 bakarrik egin zirelako. Bestalde, 50 senar-emazte Euskal AEtik kanpora joan ziren bizitzera.

2012ko udaberriko hileetan, ezkontzen % 70,7 zibilak izan ziren; 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta 3,5 puntu igo zen ehunekoa. Era berean, ehuneko hori 2012ko lehen hiruhilekoan izandakoa baino txikiagoa izan zen, lehen hiruhileko horretan ezkontzen % 90,3 izan zirelako zibilak. Ohikoa den bezala, bigarren hiruhilekoan nabarmen egin zuen gora ezkontza kopuruak, batez ere maiatzean eta ekainean; baina neguko hilabeteetan ezkontza gutxi izan ziren.

2012ko bigarren hiruhilekoko 2.282 ezkontzetan, egoitza Euskal AEn zuten 2.204 gizon eta 2.234 emakume ezkondu ziren. 1.974 senar (% 89,6) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 20 gizonezko alargun eta 210 gizonezko dibortziatu berriz ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: 2.015 emakume ezkongabe (% 90,2), 13 emakumezko alargun eta 206 emakumezko dibortziatu ezkondu ziren.

Ezkontideen adinaren joerak goranzkoa izaten jarraitzen du

Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatzean datu hauek lortu dira: senarren % 85,1ek eta emazteen % 72,3k 30 urte baino gehiago izan zituen. Proportzio hauek 2011. urtekoak baino altuagoak izan ziren (% 84,1 eta % 70,9, hurrenez hurren) eta, beraz, biztanleen ezkontzeko adina goranzko joeran mantendu zen hiruhileko honetan ere.

2012ko apirilean, maiatzean eta ekainean, gizonezko ezkonberrien % 6,9 eta emakumezko ezkonberrien % 7,5 atzerritarrak izan ziren. Bi kasuotan, hala ere, aurreko urteko hiruhileko berean izan ziren ehunekoak baino txikiagoak eman ziren (% 7,1 eta % 9,6, hurrenez hurren). Beherapen hori emakumezkoen artean eman zen gehienbat: emakumezkoen artean ehunekoak 2,1 puntu egin zuelako behera eta gizonezkoenak 0,2.

Beste alde batetik, sexu bereko 42 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean (36 ezkontza) baino gehiago.

graf0010060_01_e.png

graf0010060_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012ko bigarren hiruhilekoan 2.282 ezkontza izan ziren, aurreko urtean baino % 6,6 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
DE LA C.A. DE EUSKADI, 2º TRIMESTRE 2012
Eguneratze data : 
2012/12/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010060_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali