HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2012-11-28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2012KO 3. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %9,7 murriztu ziren 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Inportazioak %3,9 gutxitu ziren aldi berean

Euskal AEko esportazioak: %9,7 nominal batez murriztu ziren 2012ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Guztirakoa, 4.752 milioi euro, iazko ia 5.263 milioien aldean. Hirugarren hiruhilekoko murrizketa honekin, 2012ko lehen bederatzi hiletako tasa metatua %-2,6 da.

Euskal AEko inportazioak: %3,9 jaitsi dira nominalki, 3.985 milioi euro lehen hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik, 2.419 milioi, hartzen badira kontuan, aldi berean gehiago (%-9,9) murriztu ziren; . Urteko lehen bederatzi hiletako metatua negatiboa da, %-12,5 aurreko urteko aldi beraren aldean; inportazio ez-energetikoetan, %-8,9.

graf0010032_01_e.png

Hirugarren hiruhilekoan saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da: 767 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %119,3. Halere, inportatutako eta esportatutako produktu energetikoak bazter utzita, merkatal saldo ez-energetikoak 1.775 milioiko superabita du, 2011ko hirugarren hiruhilekoan baino 278 milioi gutxiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2011ko %176,4tik 2012ko %173,4ra pasatu da.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde-tasak

graf0010032_02_e.png

Europar Batasuna helburu duten esportazioak %18,6 murriztu dira 2012ko hirugarren hiruhilekoan 2011ko aldi beraren aldean. Nabarmentzekoak dira bai bolumen, bai urte arteko murrizketagatik ondokoak: Frantzia (%-9,4), Alemania (%-16,4), Italia (%-34,7) eta Belgika (-47,4). Bolumen handienekoen artean, tasa positiboa Erresuma Batuak bakarrik du (%1,8). 27EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Estatu Batuak (%24,0), Mexiko (%40,5); Venezuela (%48,5), eta Turkia (%3,3). Jaitsierak ondokoetarako esportazioetan: Txina (%-41,1) eta Brasil (%-1,2).

Europar Batasunetiko inportazioak %2,5 murriztu ziren, garrantziagatik eta urte arteko jaitsieragatik nabarmentzen dira: Alemania (%7,4) eta Frantzia (%12,7). Hazi dira, berriz, ondokoetatik eginikoak: Italia (%3,5), Herbehereak (%50,5), Erresuma Batua (%38,1) eta Belgika (%8,2). Munduko gainerakotik: Errusiatik (%34,1), Mexikotik (%414,1) eta Venezuelatik (%1.866,4) eginiko inportazioak hazi egin dira; eta murriztu Estatu Batuetatik (%-29,25) eta Txinatik (%-13,5). Irandik eginikoak aparteko kasua dira: 560 milioitik 4ra. (%-99,3).

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Produktu mineralak (%6,5) eta Material elektrikoa (%8,0) nabarmentzen dira, dinamikoenak pisurik handienekoen artean. Gainerako sekzio garrantzitsuenetan: Metalak eta beren manufakturak (%0,0), Garraio materiala (%-22,6), Kautxu eta plastikoak (%-45,2).

Inportazioetan Produktu mineralak nabarmentzen dira, %7,1 hazi dira, gure inportazio guztien %39,3. Material elektrikoan hazkunde txikia dago (%0,9); gainerako sekzio garrantzitsuetan jaitsierak: Plastikoak eta kautxua (%-32,2), Produktu kimikoak (%-15,9), Metalak eta beren manufakturak (%-6,7), Garraio-materiala (%-3,8).

Esportazio-murrizketarik handiena Araban izan da. Murrizketa %21,7 izan da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, batez ere muga-zergen sekzio pisutsuenean agertzen delarik: Garraio-materiala %-37,1; Metalak eta beren manufakturak %-4,2, Plastikoak eta kautxua %-56,4. Material elektrikoarenak hazi egin dira, %36. Arabako inportazioak %16,3 murriztu ziren: Metalak eta beren manufakturak (%-29,1), Material elektrikoa (%-3,5).

graf0010032_03_e.png

Bizkaiko esportazioak %4,2 murriztu dira aurreko urteko aldi beraren aldean. Murrizketa, batez ere, Plastikoak eta kautxua (%-40) izandakoagatik izan da. Izan ere, gainerako garrantzitsuetan hazkundeak ditugu, baina ez beherako joera konpentsatzeko lain. Metalak eta beren manufakturak %15,6 hazi dira, Produktu mineralak %6,9; bi sekzio hauen artean lurraldeko esportazioen %54 dugu. Bizkaiko inportazioak %0,4 hazi dira 2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Produktu mineralak (%7,0), Material elektrikoa (%6,3); Metalak eta beren manufakturak (%2,3); Plastikoak eta kautxua (%-43,1).

Gipuzkoako esportazioak %6,2 murriztu dira. Garraio-materiala (%-5,3), Metalak eta beren manufakturak (%-16,4). Material elektrikoan %5,9ko igoera Inportazioak %8,3 murriztu ziren. Material elektrikoa (%-1,0) Metalak eta beren manufakturak (%-4,6); ia sail guztietan jaitsierak ditugu.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %9,7 murriztu ziren 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2012/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010032_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali