Prentsa-oharra, 2012/12/10

EUSKAL AEKO ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA (ZKI) 2012ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko zerbitzu sektorean salmenta-indizea % 2,4 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Merkataritzako salmenten indizea % 1,0 jaitsi da eta beste zerbitzu batzuetakoa % 4,6

Euskal AEko zerbitzuen sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko zerbitzu-sektorean salmenten indizeak % 2,4ko jaitsiera nominala izan du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak % 3,7ko igoera nominala izan du.

graf0010062_01_e.png

Sektoreka, merkataritzako salmenten indizeak % 1,0ko jaitsiera nominala izan du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, eta indizean parte hartzen duten beste zerbitzuetan, berriz, % 4,6 murriztu da, 2011ko epe bereko datuekin alderatuta.

Merkataritzaren barruan, Ibilgailu motordunen salmentaren eta konponketaren arloaren egoera txarra nabarmentzen da, % 6,2ko jaitsiera nominala izan baitu. Handizkako merkataritzak % 0,2 egin du gora, eta Txikizkako merkataritzak, aldiz, % 1,1eko jaitsiera izan du.

Beste zerbitzuak osatzen dituzten sektoreetan, jaitsiera handiagoak edo txikiagoak ageri dira. Administrazio jardueren eta zerbitzu osagarrien sektorean beherakada % 8,8koa izan da, Informazioan eta komunikazioetan % 5,7koa; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan emaitza negatiboa % 5,2koa izan da, Garraio eta biltegiratze arloan % 3,8koa, eta Ostalaritzan % 3,3ko jaitsiera izan da.

Lurralde historikoei erreparatuta, salmenten indizearen beherakadarik handiena Araban izan dute, % 3,2koa, hain zuzen ere; bien bitartean, Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsiera % 2,3koa izan da.

Kopuru errealetan, prezioen eragina ezabatuta, zerbitzu sektoreko salmentek % 4,6 egin dute beherantz hirugarren hiruhilekoan

Merkataritzan, salmenten indizea % 3,3 murriztu da, eta beste zerbitzuetan jaitsiera % 5,6koa izan da, 2011ko hiruhileko beraren aldean eta prezio konstantetan.

Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan: Ibilgailu motordunen salmentaren eta konponketaren arloan % 8,6 jaitsi da, Handizkako merkataritzako salmenten indizea % 1,7 murriztu da, eta Txikizkako merkataritzakoak ere % 3,5 egin du behera.

Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa.  3. hiruhilekoa. 2012(p)

Beste zerbitzuen atalean, euro konstantetan, sektore guztiek izan dituzte beherakadak; % 11,2 murriztu da Administrazio jardueren eta zerbitzu osagarrien sektoreko salmenten indizea, % 7,3 Garraio eta biltegiratze sektorekoa, % 5,5 egin du behera Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorekoak, % 5,3 Informazioaren eta telekomunikazioen sektoreko salmenten indizeak, eta % 4,0 Ostalaritzakoak.

Euskal Autonomia Erkidego osoan zerbitzuen sektorean lan egiten duten pertsonen indizea % 0,9 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, 2012ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko zerbitzu sektorean salmenta-indizea % 2,4 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2012
Eguneratze data : 
2012/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010062_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali