HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %1,9 murriztu...

2012-12-14ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2012ko 2. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %1,9 murriztu ziren Euskal AEn 2012ko bigarren hiruhilekoan

Araban bakarrik gehitu dira jaiotzak

2012ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.250 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %1,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban bakarrik eduki ditugu jaiotza gehiago: 855 haur guztira, %1,9ko hazkundea. Bizkaian 2.681 haur jaio ziren, %1,5eko jaitsiera; Gipuzkoan 1.774, %4,2 gutxiago, 2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

2012ko apiril, maiatz eta ekainean, ezkontzaz kanpoko jaiotzak %34,5 izan ziren; 2011ko hiruhileko berean %32,8. Araba, %35,4, batez bestekoaren gainetik ibili da; Gipuzkoan %34,1 eta Bizkaian %34,4.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.807, lehenengo haurrak izan ziren; 1.997 (%38) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengoak, %8,5.

Jaiotzen %20an amak 30 urte baino gutxiago zituen

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %39,8. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%33,9). Askoz ehuneko txikiagoak dauzkate 25-29 urte bitartekoek (%14,2), 25etik beherakoek (%5,7) eta 40tik gorakoek (%6,5).

Ama ezkongabeen amatasun-adina ama izan direnen multzoarenaren azpitik dago; ama ezkongabeen %11,5 25 urtetik beherakoak baitziren, eta 25-29 urteen artekoak %18,8.

Amen %16 atzerritarra da

2012ko udaberrian Euskal AEn ama izandakoen %16,1 atzerritarrak ziren. Araba oso goitik dago, %22,3; Bizkaian %15,3 eta Gipuzkoan %14,2.

1. taula: Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula.
Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.: +34-945-01 75 49 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %1,9 murriztu ziren Euskal AEn 2012ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE 2012
Eguneratze data : 
2012/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010070_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali