2013/02/22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2013ko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013ko urtarrilean Euskal AEko industriako prezioek %0,7 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2013ko urtarrila 2012koaren aldean) %0,2 jaitsi ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,7 igo ziren 2013ko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,2 jaitsi da.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko urtarrilean, “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%4,6), “Erauzketa industriak “ (%2,9) eta “Produktu informatiko eta elektronikoak” (%1,8) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Elikaduraren industria” (%-0,6) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-0,2).

Urte arteko aldian, hots, 2013ko urtarrilean, 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Produktu informatiko eta elektronikoak” (%5,3). “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%3,2), “Produktu farmazeutikoak” (%2,5), Jaitsierak izan dituzte: “Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza” (%-3,2) “Elikagaiak, edariak eta tabakoa” (%-2,4), “Garraio materiala” (%-1,9) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak goranzkoak izan ziren gehienetan: Energiaren prezioak %2,8 igo ziren; Ekipo-ondasunenak %0,7; Bitarteko ondasunenak %0,1; Kontsumo-ondasunenak %0,0, aldaketarik gabe. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,2 igo eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,1 jaitsi.

Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energiaren prezioak %1,1 garestitu ziren; Ekipo-Ondasunenak %0,0, Bitarteko Ondasunenak %0,7 jaitsi eta Kontsumo-Ondasunenak %1,2 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,7 jaitsi.

graf0010288_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013ko urtarrilean Euskal AEko industriako prezioek %0,7 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO 2013
Eguneratze data : 
2013/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010288_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali