HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Ama atzerritarren jaiotza...

2013/01/31eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ama atzerritarren jaiotza gehiago eta espainiarren gutxiago 2011n

Azken 10 urteetan bikoiztu egin da ezkontzaz kanpo jaiotakoen proportzioa

Euskal AEn jaiotako haur kopurua: 21.180 haur jaio ziren 2011. urtean, aurreko urtean baino %0,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Ama atzerritarren artean %2,2ko hazkundea, eta espainiarren artean %0,3ko murrizketa.

1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. Harrezkero goraka, apalki eta gora-beherekin.

graf0010262_01_e.png

Arabak du (%2,5) hazkunderik handiena, guztira 3.429 jaiotza. Bizkaian hazkunde apala, 10.687 (%0,8) eta Gipuzkoan jaitsiera, 7.064 (%-2,1).

Jaiotzak mila biztanleko 9,7 izan ziren, 1960ko hamarraldiko milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Araban da (‰10,6), Gipuzkoan ondoren (‰10,0) eta Bizkaian (‰9,2).

Jaiotzen %79,6an amak 30 urte baino gehiago zituen

Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %41,6. Haziz darrai 35 urte baino gehiagoko amen taldeak (%38); beheraka 25-29 urte bitartekoak (%14,7) eta 20-24 bitartekoak (%4,6). 245 ama nerabek bizirik jaioen %1,2 ekarri zuten.

graf0010262_02_e.png

Amen %16,2 atzerritarra zen 2011n

Amen %16,2, atzerritarrak; guztira 3.429 haur ekarri zituzten. 539 ama, Marokokoak; 364, Errumaniakoak; 284, Kolonbiakoak; 274, Boliviakoak; 175, Ekuadorkoak; 157, Txinakoak; 140, Aljeriakoak; 127, Brasilgoak; 117, Paraguaykoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiar naziotasuna dutenak baino. %52 30 urte baino gutxiagorekin amatzen dira; espainiarren artean %14 besterik ez.

Amen batez besteko adina, 32,8 urte. Espainiarren artean 33,5 urte; atzerritarren artean, 29,4.

Ama lehen erdien batez besteko adina, 31,9 urte.

10 urtetan bikoiztu egin dira ezkontzaz kanpo jaioak

2011n ezkontzatik kanpoko jaiotzak 7.270 izan ziren, guztien %34,3; 2010ean baino %4,8 gehiago. Arabak eta Gipuzkoak Euskal AEk baino ehuneko txikiagoak izan zituzten, %34,1 eta %32,8; Bizkaiak, berriz, balio erlatibo handiagoak (%35,4). 2001ekoa (%16,3) eta oraingoa alderatuz gero, azken 10 urteetan ezkontzaz kanpo jaiotakoak bikoiztu egin dira.

Gehiago dira dagoeneko guraso zirenen haurrak eta gutxiago maiorazkoak. 2011n lehen jaioak 11.582 izan ziren, aurreko urtean baino %1,2 gutxiago; anaia-arrebaren bat izanik jaioak 9.598 izan ziren, %1,7 gehiago.

Erditzeak 20.707 izan ziren: horietatik 20.175, bakunak; 515, bikoitzak; 16, hirukoitzak; 1, laukoitza.

2011n jaiotakoen artean, 100 neskatoko 103 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua, 3.331 gramo; neskatoena, 3.199.

graf0010262_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ama atzerritarren jaiotza gehiago eta espainiarren gutxiago 2011n

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2011
Eguneratze data : 
2013/01/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010262_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali