2013/01/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2012KO 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna %2,1 gutxitu eta langabezia-tasa %12,8 da 2012ko laugarren hiruhilekoan

Biztanleria aktiboan pertsona gutxiago; jarduera-tasa, %54,1

Euskal AEko lan-merkatuaren 2012ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 885.800 ziren, hiru hilabete lehenago baino 19.400 gutxiago, (%-2,1), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %12,8 da; 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu bat gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %54,1 da laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko sei puntu hamarren azpitik.

Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 11.700 gutxiago dira; emakumeen kasuan 7.700 gutxiago. Jaitsierak hiru herrialdeetan izan dira: Bizkaian 7.900 pertsona gutxiago; Araban 6.500; Gipuzkoan 5.000.

Sektore guztietan jaitsi da biztanleria landuna

Industrian 9.400 pertsona gutxiago; zerbitzuetan 7.700; nekazaritzan 1.200; eraikuntzan 1.100.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %61,4 da, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 ehuneko-puntu gutxiago. Tasa hori gizonezkoentzat %65,1 da eta emakumezkoentzat %57,5.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %64,3, aurreko hiruhilekoaren aldean 1,1 ehuneko puntu gutxiago; Arabak 3,2 puntu gutxiago, %61,1; baxuena Bizkaiak, 0,9 puntu gutxiago, %59,7, azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 7.500etan jaitsi da, 563.600 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 7.900 gutxiago dira, 165.300 guztira. Soldatakoak ez diren okupatuak 3.900 gutxiago dira aurreko hiruhilekoan baino, 156.900.

2012ko laugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 858.600 (aurreko hiruhilekoan baino 700 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. 10etik 5ean baino zertxobait gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 8.700 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 44.900 dira (guztirakoaren %5,2), aurreko hiruhilekoan baino 2.000 gehiago.

graf0010236_01_e.png

Langabezia-tasa %11,8tik %12,8ra hazi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko langabetu kopurua 130.200 dela zenbatetsi da, 9.600 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 72.100 lagun hartzen ditu, 4.700 gehiago. Emakumezkoen artean, 4.800 gehiago daude laugarren hiruhilekoan, guztira 58.000.

2012ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %12,8 da, puntu bat gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean . Gizonen langabeziari dagokionez, %13,2ra igo da (ehuneko 1,1 puntu gehiago), eta emakumeena 1,1 puntuz gehitu da, %12,4 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %39,3; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 15.000 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-hazkunderik handiena, Gipuzkoan (+3.900); langabezia-tasa, %9,7. Bizkaian %15eko tasa dugu; langabe kopuruan 3.800 pertsona gehiago, 81.100 guztira. Araban 1.800 pertsona gehiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %11,7.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2012ko azaroan, 27-EBko langabezia-tasa %10,7 zen, eta Espainiakoa %26,6.

Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 13.300 pertsonaz hazi da

Euskal AEko biztanleria okupatua %4,6 jaitsi da, 42.900 pertsona, 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Jaitsiera horrek gizonei eragin die batik bat, 24.400 pertsona gutxiago; emakumeen artean 18.500 gutxiago.

Langabezia-tasa ehuneko 1,6 puntuz igo da azken urtean (%11,2tik %12,8ra). 2011ko laugarren hiruhilekoan baino 13.300 pertsona gehiago ziren langabe Euskal AEn. Araban ehuneko 4,4 puntuz igo da langabezia-tasa; Gipuzkoan ehuneko 1,7z; Bizkaian 0,9z azken hamabi hiletan.

graf0010236_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %2,1 gutxitu eta langabezia-tasa %12,8 da 2012ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2013/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010236_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali