2013/01/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2012ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri prezioak %0,8 jaitsi ziren 2012ko abenduan aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean, %0,3 igo

Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATek landutako datuen arabera, 2012ko abenduan %0,8 jaitsi zen aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,3ko hazkundea da

graf0010255_01_e.png

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko abenduan, “Elikagintza, edariak eta tabakoa” (%0,3) eta “Altzariak eta beste manufaktura-industriak” (%0,2) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (% -3,1),”Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%-1,8), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-1,5).

Urte arteko aldian, hots, 2012ko abenduan, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Produktu elektronikoen fabrikazioa” (%5,8), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%3,8), “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%2,7). Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Erauzketa industriak” (%-4,8), “Garraio materialaren fabrikazioa“ (%-3,1), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-1,9).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioak %2,6 jaitsi ziren eta %0,6 Bitarteko ondasunenak; Ekipo-ondasunarenak egonkor. Kontsumoko ondasunarenak %0,2 igo, hauen barruan Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,2 eta iraunkorrenak %0,0.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %1,5 garestitu ziren; Ekipo-Ondasunenak %0,2, Bitarteko Ondasunenak %0,1 jaitsi eta Kontsumo-Ondasunenak %0,3 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,4 jaitsi.

graf0010255_02_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri prezioak %0,8 jaitsi ziren 2012ko abenduan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2012
Eguneratze data : 
2013/01/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010255_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali