2013/02/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %8,1 murriztu zen 2012ko abenduan
Aurreko urtearen aldean, 2012ko industri jardueran, %7,7ko atzerakada metatua
Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko abenduan %8,1 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Aurreko hilarekin, 2012ko azaroarekin alderatuta eta urtaro-eraginak zuzenduta, indizea %0,9 igo zen.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko abenduko indizearen bilakaerak aldeak erakusten ditu, 2011koaren aldean. Energia %15,5 igo da, beste sektore guztietako indizeetan, jaitsierak. Ekipo-ondasunak %15,8 jaitsi dira; Bitarteko ondasunak %8,4, eta Kontsumo-ondasunak %10,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %17,6 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %9,2.
2012ko abenduko hil arteko aldakuntza, 2012ko azaroaren aldean, bestelakoa izan da industri talde handietan. Tarteko ondasunak %1,7 igo dira, Ekipoko ondasunak %0,5; Energia %3,1 jaitsi da, Kontsumoko ondasunetan aldaketarik ez (%0,0); Kontsumo iraunkorreko ondasunetan jaitsiera (%0,8), iraunkorrekoak %0,3 igo ziren.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreetan, Makineria eta ekipoan bakarrik izan da igoerarik (%2,0) 2012ko abenduan aurreko urteko hil beraren aldean.
Kontrakoan, jaitsierengatik nabarmentzen dira Garraio materiala (%38,5) eta Kautxu eta plastikoak (%14,8)
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen abenduko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %16,7, Bizkaian %1,8, Gipuzkoan %9,2. Hil artekoa, 2012ko azaroaren aldean, positiboa Bizkaian (%3,0) eta Gipuzkoan (%1,1); negatiboa Araban (%3,1).
2012ko industri jardueraren balantzea
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %7,7ko jaitsiera metatua dugu 2012an, bi urtez tasa positiboak izan ondoren.
Urteko metatuan, aztertutako industri sektore handi guztietan jaitsierak ditugu. Tarteko ondasunak %8,6 jaitsi dira eta Ekipoko ondasunak %7,8. Energia %5,9 jaitsi da eta Kontsumo-ondasunak, oro har, %5,6. Horien baitan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %7,9 jaitsi ziren, eta ez-iraunkorrak %5,0, 2011ren aldean.
2012ko aldakuntza metatuak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian %8,5, Gipuzkoan %7,3 eta Araban %6,8.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua