2013/04/17ko prentsa-oharra

Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2012KO 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012ko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioen urte arteko tasa %0,1 igo zen

Inportazioen prezioak %0,8 jaitsi ziren

Eustaten datuen arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioak gora egin dute, %0,1, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Inportazioetan, %0,8ko jaitsiera dago indizean.

Laugarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuz gero, joera berbera ikusten da, areagokoa inportazioetan. Esportazioen unitate-balioaren hazkundea %0,9 izan zen; inportazioena, %05eko jaitsiera.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2012kol laugarren hiruhilekoa. (%)

Xede ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuz gero, esportazioetan urte arteko tasetan jaitsiera duten ondasun bakarrak Kapital ondasunak dira (%-3,0). Tarteko ondasunak %0,4 hazi dira eta Kontsumoko ondasunak %2,7. Inportazioetan jaitsierak daude ondasun-mota guztietan; Kapital ondasunak nabarmentzen dira, %-7.

Esportazioak doazen inguru geografikoez, laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazioen unitate-prezioak zertxobait altuagoak izan dira aztertutako inguru guztietan, Munduko gainerakoan (ez 27-EBn ez ELGAn ez diren estatuak) izan ezik, non %0,5eko jaitsiera izan den. Tasarik handienak 27-EBn (%0,5) eta ELGAn (%0,4).

Inportazioetan kontrakoa gertatzen da, urte arteko tasetan inguru geografiko guztiek jaitsierak dituzte, Munduko gainerakoan izan ezik, non %0,7ko hazkundea izan den. Jaitsierarik handienak: 27-EB (%-2,4) eta ELGA (%-2,2).

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremua aintzat hartuta. 2012ko laugarren hiruhilekoa. (%)

Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazioen tasetan balio positiboak ditugu, %0,9 27-EBn eta %1,4 Euro-eremuan. Munduko gainerakoan ez dago aldaketarik indizean.

Inportazioetan, aurreko aldiaren aldean, Munduko gainerako tasan %1,8ko jaitsiera dago. Beste inguru geografikoetan hazkundeak ditugu, bereziki Euro-eremuan (%1,8).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012ko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioen urte arteko tasa %0,1 igo zen

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2013/04/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010339_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali