2013-04-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2013KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %3,9 eta gaualdiak %8 gehitu ziren 2013ko martxoan

2013ko Aste Santuan, 2012koaren aldean, bidaiariak eta gaualdiak %4,1 gutxiago izan dira

2013ko apirilean, 176.723 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 6.557 sarrera gehiago, hau da, %3,9ko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak %9,1 jaitsi ziren Araban; %2,0 gehitu Bizkaian eta %12,4 Gipuzkoan, 2012ko hilabete beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %0,8ko jaitsiera izan da 2012ko martxoaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %17,9ko igoera. Estatuko bidaiariak %13,5 jaitsi dira Araban eta %1,4 Bizkaian; Gipuzkoan %7,0 gehitu. Atzerritarrak dezente ugariagoak hiruretan: Araban %15,3, %11,8 Bizkaian eta %26,4 Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2013ko martxoan, 330.452 izan ziren, aurreko urteko martxoan baino %8,0 gehiago, hots, 24.429 gaualdi gehiago. Gaualdiak %6,8 jaitsi dira Araban urte artean; %21,2 igo Gipuzkoan eta %3,6 Bizkaian, 2012ko martxoaren aldean.

Batez besteko egonaldiaren iraupena handitu egin da 2012ko martxoaren aldean; 1,80 egunetik 1,87ra, Euskal AEn. Araban %2,7 luzatu da, 2012ko 1,82 egunetik aurtengo 1,87ra; Bizkaian %1,7, 1,81etik 1,84ra eta Gipuzkoan %7,9, 1,77tik 1,91ra.

Plazakako betetze-maila %7,9 igo da Euskal AErako: 2012ko martxoko %37,68tik aurtengo %40,66ra. Araban jaitsiera dago, %35,85etik %35,37ra; Bizkaian %7,5eko igoera, 2012ko martxoko %38,11tik aurtengo %40,96ra; Gipuzkoan %12,1eko igoera, %38,01etik %42,61era.

Nekazaritza-turismoa: Bai bidaiarien sarrerak (%5,1), bai gaualdiak (%42,4) igo dira

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 9.825 bidaiari-sarrera zenbatu ziren martxoan, aurreko urteko hil berean baino %5,1 gehiago: %4,8 ugaritu ziren Araban, %7,8 Bizkaian eta %4,2 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %5,0 ugaritu ziren Euskal AEn: Bizkaian %7,6, Gipuzkoan %6,3; %2,8 gutxiago Araban. Atzerritarrak %7,4 ugaritu dira Euskal AEn, nabarmen Araban eta Bizkaian, baina ehuneko handi batez jaitsiz Gipuzkoan.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 25.335 izan dira martxoan, iazko hil berean baino %42,4 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak oso positiboak izan ziren lurralde guztietan.

Bidaiariko batez besteko egonaldia igo egin da 2012ko martxoaren aldean: duela urtebete 1,90egun; azken apiril honetan, 2,58.

Plazakako betetze-maila %14,38tik %20,58ra hazi zen, hiru lurraldeetan izandako ehuneko hazkundeen ondorioz.

Ohar metodologikoa: 2013ko martxoko urte artekoa baloratzeko orduan kontuan izan behar da aurten Aste Santua martxoko azken astean izan dela eta aurrekoan apirileko aurrenekoan.

2013ko Aste Santuko datuak

Aste Santuko ostegunetik igandera (4 gau), bidaiari-sarrerak eta gaualdiak %4,1 jaitsi ziren aurreko urteko oporraldi beraren aldean Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Bai estatuko bidaiariak, bai atzerritarrak gutxiago izan dira, bai sarreretan, bai gaualdietan. Estatutiko bidaiarien sarrerek %2,9ko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %7,6koa. Estatukoen gaualdiak %2,1 gutxiago izan dira eta %10,3 gutxiago atzerritarrenak.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak, gaualdiak eta betetze-mailak. 2013ko Aste Santua*

Araban eta Bizkaian bilakaera negatiboak dauzkagu bai sarreretan, bai gaualdietan, eta Gipuzkoan bietan positiboak. Araban bidaiari-sarrerak %8,3 jaitsi dira eta %5,1 gaualdiak; Bizkaian %6,3 jaitsi dira bidaiariak eta %6,9 gaualdiak; Gipuzkoan %0,9 gehiago sarreretan eta %0,1 gehiago gaualdietan.

Plazakako betetze-maila 2012ko %70,7tik 2013ko %62,1era jaitsi da.

Euskal AEko hotel eta nekazaritza turismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %3,9 eta gaualdiak %8 gehitu ziren 2013ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010345_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali