2013/03/20eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2013KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %5,4 gutxitu ziren Euskal AEn 2013ko otsailean

Hotel-establezimenduetako betetze-maila: %30,25

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2013ko otsailean, 123.343 bidaiari-sarrera erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 7.096 gutxiago, hau da, %5,4ko jaitsiera, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %0,7 gehitu dira Gipuzkoan; %14,3 jaitsi dira Araban eta %6,2 Bizkaian .

Estatutiko bidaiarien sarrerek %7,9ko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %2,4ko igoera. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Araban %16,2 jaitsi dira, Bizkaian %8,9 eta Gipuzkoan %1,0. Atzerritarrak %2,0 gehitu dira Bizkaian, %4,9 Gipuzkoan; %4,1 gutxitu dira Araban.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Kanariar uharte, Valentzia eta Errioxatik etorritakoak. Gutxitu, Murtzia eta Asturiastik. Atzerriko bidaiarien artean, igo dira batez ere, AEB-Kanada, Japonia, Luxenburgo eta Erresuma Batutik etorritakoak. Jaisten direnen artean, ehuneko handiago batez nabarmentzen dira Danimarka, Finlandia, Grezia eta Suedia.

Gaualdiak, 2013ko otsailean, 214.190 izan ziren, aurreko urtekoan baino %6,2 gutxiago, hots, 14.194 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan zuten hiruretan: Araban (%8,4), Bizkaian (%6,4) eta Gipuzkoan (%4,7).

Batez besteko egonaldiaren iraupena jaitsi egin da 2012ko otsailaren aldean, 1,75 egunetik 1,74ra, Euskal AEn. Araban 1,88 egunetik 2,01era joan da; Bizkaian 2012ko otsailean bezalaxe, 1,72; Gipuzkoan 1,72tik 1,63ra.

Plazakako betetze-maila %5,6 jaitsi da, %30,25 izan da 2013ko otsailean Euskal AE osoan. Gipuzkoan %13,5 jaitsi da betetze-maila; 2012ko otsaileko %31,35etik aurtengo %27,11ra. Bizkaian %2,5eko jaitsiera, %32,29tik %31,49ra. Araban %2,8ko igoera, %32,57tik %33,47ra.

NEKAZARITZA-TURISMOA

Sarrerak %16,1 eta gaualdiak %18 murriztu dira 2012ko otsailaren aldean

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo otsailean 4.357 erregistratu ziren, 2012koan baino %16,1 gutxiago. Araban %21,4ko jaitsiera, Gipuzkoan %21,5ekoa; Bizkaian %1,1eko igoera. Estatuko bidaiariak %18,3 gutxiago izan dira Euskal AEn: Araban %19,4 jaitsi dira, Gipuzkoan %24,9 eta Bizkaian %1,7. Atzerritarren kopurua handitu egin da Euskal AE osoan; jaitsi egin dira Araban , baina nabarmen igo Bizkaian eta Gipuzkoan, portzentajeetan.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 9.445 izan dira otsailean, aurreko urtean baino %18,0 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan. Araban %22,8 jaitsi da, Gipuzkoan %20,8 eta Bizkaian %6,8.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen Euskal AE osoan, 2012ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,22 egun; eta azken honetan 2,17. Araban %2,1eko jaitsiera dago, 2012ko otsaileko 2,37 egunetik 2013ko 2,32ra. Bizkaian %7,8ko jaitsiera, 2,19tik 2,02ra. Gipuzkoan %0,9ko igoera, 2,17tik 2,19ra.

Plazakako betetze-maila %10,4 jaitsi da, %10,15etik %9,09ra. Araban %13,8 jaitsi da, Gipuzkoan %15,0. Bizkaian %2,7 igo da.

graf0010331_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %5,4 gutxitu ziren Euskal AEn 2013ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO de 2013
Eguneratze data : 
2013/03/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010331_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali