2013/03/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %7,8 murriztu zen 2013ko urtarrilean
Euskal AEko industri produkzioa, abenduarekin alderatuta %0,3 igo zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko urtarrilean %7,8 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 igo zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko abenduarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko urtarrileko indizearen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Ekipo-ondasunak %14,2 jaitsi dira; Bitarteko ondasunak %7,2, eta Kontsumo-ondasunak %9,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %13,7 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,8. Energia %9,3 igo zen.
2013ko urtarrileko hil arteko aldakuntza, 2012ko abenduaren aldean, bestelakoa izan da industri talde handietan. Ekipoko ondasunak %2,9 igo dira, Bitarteko ondasunak %1,2 ; Energia %4,6 jaitsi da. Kontsumoko ondasunak, guztira, %1,1 jaitsi dira; Kontsumo iraunkorreko ondasunak %3,8 jaitsi dira eta ez-iraunkorrekoak %0,4.
Sektore nagusi guztietan jaitsierak ditugu 2013ko urtarrilean aurreko urteko hil beraren aldean. Jaitsierarik txikienak Elikadura industriak, edariak eta tabakoa (%-1,2) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-3,4).
Jaitsierarik handienak: Material eta Ekipo elektrikoan urte arteko %15,0, Garraio materiala, %14,1 eta Makineria eta ekipoa, %13,8.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen urtarrileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan. Araban %10,9; Gipuzkoan %8,9; Bizkaian %4,9. Hil artean, 2012ko abenduaren aldean, %-1,0 Bizkaian, %+0,7 Gipuzkoan eta %+2,0 Araban.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua