2013-04-19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2013ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna 2.500 pertsonaz gehitu da eta langabezia-tasa %13,8an da 2013ko lehen hiruhilekoan

Biztanleria aktiboa hazi egin da; jarduera-tasa, %55,1

Euskal AEko lan-merkatua: Euskal AEko lan-merkatuko 2013ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 888.300 ziren, hiru hilabete lehenago baino 2.500 gehiago, (%+0,3), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %13,8 da; 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu bat gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %55,1ean da 2013ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat gehiago.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-igotzeak, aurreko hilean baino 2.600 gehiago dira; gizonen kasuan, berriz, 100 gutxiago. Arabak 3.300 okupatu garbi gehiago ditu, Bizkaiak 1.400; Gipuzkoan 2.100 gutxiago.

Okupazio-igoera zerbitzuetan metatzen da

Eraikuntzan (-2.900) eta industrian (-3.800) galera garbiak ditugu biztanleria okupatuarentzat; berriz, zerbitzuetan (+8.600) eta nekazaritzan (+600) irabaziak.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %61,8an da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %65,5ekoa da eta emakumezkoentzat %58koa.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %64, aurreko hiruhilekoaren 0,3 puntu gutxiago; Arabak %62,4koa, 1,3 puntu gehiago; baxuena Bizkaiak, %60,3koa, ehuneko 0,6 puntu gehiago azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua handitu egin da, 565.700 delarik; aldi baterakoa dutenak eta kontraturik ez dutenak guztira157.100 dira, jaitsi direlarik.

Familia-etxeen %5,4an pertsona aktibo guztiak langabezian daude

2013ko lehen hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 866.500 (aurreko hiruhilekoan baino 7.900 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 1.700 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 46.400 dira (guztirakoaren %5,4).

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa %12,8tik %13,8ra hazi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 142.400 direla zenbatetsi da, 12.200 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 81.700 lagun hartzen ditu, 9.600 gehiago. Emakumezkoen artean, 2.700 gehiago daude lehen hiruhilekoan, orain guztira 60.700 dira.

2013ko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %13,8an da, aurreko hiruhilekoaren aldean puntu bat gehiago . Gizonen langabezia %14,7ra igo da (ehuneko 1,5 puntu gehiago), eta emakumeena 0,4 puntuz gehitu da, %12,8 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %41,3; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 15.900 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-hazkunderik handiena, Bizkaian (+5.400); langabezia-tasa, %15,8. Gipuzkoan %11,1eko tasa dugu; langabe kopuruan 4.700 pertsona gehiago, 36.000 guztira. Araban 2.200 pertsona gehiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %12,6.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2013ko otsailean, 27-EBko langabezia-tasa %10,9 zen, eta Espainiakoa %26,3.

Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 16.800 pertsonaz hazi da

Euskal AEko biztanleria okupatuak azken 12 hiletan -2013ko lehen hiruhilekoan 2012koaren aldean- 24.000 pertsona galdu ditu, %-2,6. Jaitsierak gizonei eragin die (-18.600) emakumeei (-5.400) baino gehiago.

Langabezia-tasa ehuneko 1,7 puntuz hazi zen azken urtean (%12,1etik %13,8ra). 16.800 pertsonak utzi zioten landun izateari Euskal AEn urtean zehar. Araban langabezia-tasa ehuneko 5,8 puntuz hazi da; Gipuzkoan 1,7z; Bizkaian 0,6 puntuz azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna 2.500 pertsonaz gehitu da eta langabezia-tasa %13,8an da 2013ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010341_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali