HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2013-03-01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2012KO 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %6,6 urritu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan

Euskal esportazioak %3,7 urritu ziren 2012. urtean zehar

Euskal AEko esportazioak: %6,6 nominal batez murriztu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Guztirakoa, 5.419 milioi euro, iazko ia 5.803 milioien aldean.

Euskal AEko inportazioak: %1,2 hazi dira nominalki, 3.995 milioi euro laugarren hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik, 2.459 milioi, hartzen badira kontuan, %10,3 murriztu ziren aldi berean.

graf0010305_01_e.png

Saldo garbia positiboa izan da: 1.424 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %135,7. Halere, produktu energetikoak bazter utzita, merkatal saldo ez-energetikoak 2.114 milioiko superabita du, 2011ko laugarren hiruhilekoan baino 19 milioi gutxiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2011ko %177,8tik 2012ko %186ra pasatu da.

Europar Batasuna helburu duten esportazioak %22,2 murriztu dira 2011ko aldi beraren aldean. Nabarmentzekoak dira ondokoak: Frantzia (%-37,5), Alemania (%-10,7), Erresuma Batua (%-8,5). 27EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Estatu Batuak (%43,9), Singapur (%735,6), Mexiko (%42,5).

Europako Batasunetiko inportazioak %5,1 jaitsi dira oro har, garrantziagatik ondokoak nabarmentzen direlarik: Alemania (%-10,5), Frantzia (%-13). Ondokoetatik hazi egin dira: Herbehereak (%27,3), Belgika (%2,5), Portugal (%26,7), Munduko gainerakotik: Errusia, Mexiko, Venezuela, Angola eta Aljeriatik eginiko inportazioak hazi egin dira, denak energetikoak; eta murriztu Estatu Batuetatik (%-51,4) eta Txinatik (%-13).

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez ari garela, esan behar da 21 sekzioetatik 9k hazkundea izan dutela eta 12k jaitsiera, garrantzitsuenak azken hauetan pilatzen direlarik, guztiaren %91. Jaitsiera dutenen artean ondokoak nabarmentzen dira: Garraio materiala (%-10,3), Metalak eta beren manufakturak (%-9,4), Material elektrikoa (%-3,3), Produktu mineralak (%-8,8).

Inportazioetan, pisurik handiena duenak, Produktu mineralak hazkunde handia du, %27,3. Gainerako sekzio garrantzitsuetan jaitsiera nabarmenak: Material elektrikoa (%-10,9), Metalak eta beren manufakturak (%-2,5).

Esportazio murrizketarik handiena Araban izan da. Murrizketa %11,4 izan da, batez ere muga-zergen sekzio pisutsuenetan agertzen delarik: Garraio-materiala (%-25,8); Metalak eta beren manufakturak (%-7,4), Material elektrikoa (%-3), Plastikoak eta kautxua (%-12,1). Arabako inportazioak %20 murriztu ziren: Metalak eta beren manufakturak (%-23), Material elektrikoa (%-20,1), izan ziren garrantzitsuenak.

Bizkaiko esportazioak %7 murriztu dira aurreko urteko aldi beraren aldean, batez ere ondokoengatik: Produktu mineralak (%-8,9), Metalak eta beren manufakturak (%-17,6), Material elektrikoa (%-2,7), Plastikoak eta kautxua (%-25,7). Sekzio garrantzitsuen artean, Garraio materialean (%41,4) bakarrik izan da hazkunderik, eta handia gainera, baina ez da gehienen beheranzko joera konpentsatzeko lain. Bizkaiko inportazioak %12,3 hazi dira 2012ko laugarren hiruhilekoan; izan ere bi garrantzitsuenak nabarmen hazi dira: Produktu mineralak (%30,7) eta Metalak eta beren manufakturak (%12,2). Jaitsi, Material elektrikoa (%-3,1) eta batez ere Plastikoak eta kautxua (%-40,6).

Gipuzkoako esportazioak %2,3 murriztu dira. Material elektrikoa (%-3,7), eta Garraio-materiala (%-10) dira errudun nagusiak. Metalak eta beren manufakturak sekzioan, lurraldeko bigarrenean garrantzian, %1,4ko igoera arina. Gipuzkoako inportazioak %12,3 murriztu ziren, batez ere Metalak eta beren manufakturak eta Material elektrikoa sekzioengatik, zeinak hiruhilekoan %10,2 urritu baitziren.

2012an Euskal AEko esportazioak %3,7 murriztu ziren eta inportazioak %9,4

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak 20.303 milioi izan ziren 2012. urtean, aurreko urtean baino %3,7 gutxiago, 774 milioi gutxiago.

Euskal AEko inportazioak 15.508 milioi izan ziren, 2011 baino 1.602 milioi gutxiago, %-9,4.

graf0010305_02_e.png

Euskal merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak), 2012ko ekitaldian, 4.794ko milioiko superabita izan zuen, 2011n baino 828 milioi gehiago. Estaldura-tasa 2011ko %123,2tik 2012ko %130,9ra pasa da, ehuneko 7,7 puntuz handiagoa.

Euskal AEko produktu ez-energetikoen merkataritza-saldoa, 8.179 milioi, 2011an 7.599 izan zelarik. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasak hobera egin du, 2011ko %168,4tik 2012ko %181,1era.

Eremu geografikoen arabera, Euskal AEk Europako Batasunarekin duen merkataritza saldoan 2011ko 5.721 milioiko superabitetik 2012ko 5.019ra pasatu da, murrizketa nabarmena. Estaldura-tasa %171,8tik %167,6a pasatu zen, ehuneko 4,2 puntuz egin du behera.

graf0010305_03_e.png

Bost estatuk jaso dituzte Euskal AEtiko esportazioen erdia ia (%49): Frantziak (%17,2), Alemaniak (%14,2), Estatu Batuek (%6,5), Erresuma Batuak (%6,5) eta Italiak (%4,7), Inportazioekin erdia ere bost estatutatik etortzen da: Errusia (%13,6), Alemania (%12,3), Frantzia (%10,2), Mexiko (%7) eta Italia (%5,7)

Datuak produktuen (kontu-sailen) arabera aztertuz gero, nabarmentzekoa da rankineko aurreneko 10ek esportazioen %40,4 hartzen dituztela. Haietako hiru Garraio Materiala muga-zergen sekziokoak dira: Ibilgailuen parte eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta 5-10 pertsonako turismoek esportazio guztien %15,2 hartzen dute. Rankineko aurreneko postuan Petrolio olioak (%8,4) daude, Produktu mineralen muga-zergen sekziokoak Hirugarren, Kautxuzko pneumatiko berriak (%5). Metalak eta beren manufakturak sekzioak haren kontu-sailetako hiru sartzen ditu lehenengo hamarren artean: Tutuak (%2,8) Profilak (%2,6) eta Burdinazko edo altzairuzko barrak (%1,3).

graf0010305_04_e.png

Muga-zergen araberako inportazio ia guztiek (21etik 17k) izan dituzte ehuneko aldakuntza negatiboak 2011ren aldean. Diru-kopururik handieneko sekzioen artean nabarmentzekoak dira Plastikoak eta kautxuaren (%-18,4), Metalen eta beren manufakturen (%-15) eta Produktu mineralen (%-9,6) jaitsierak.

2012an, esportazioen bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetatik bitan: Bizkaian %-8,2 eta Araban %-4,3. Gipuzkoan %2,9ko hazkundea.

Inportazioen murrizketa izan da hiru lurraldeetan. Gipuzkoan %-12, Bizkaian %-9,5 eta Araban %-5,6.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %6,6 urritu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2012
Eguneratze data : 
2013/03/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010305_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali