HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %3,3 urritu...

2013-03-15eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2012ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %3,3 urritu ziren Euskal AEn 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %35,5

Euskal AEn jaiotako haur kopurua: 2013ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.171 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %3,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban 811 haur jaio ziren, %8,5 gutxiago, jaitsierarik handiena; Bizkaian 2.652, %0,5 gutxiago; Gipuzkoan 1.708, %5 gutxiago.

Ama berrien arteko 5etik 4k 30 urte baino gehiago dauzkate

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %40,5. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%32,9); ondoren 25-29ko taldea, %14,1. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,8 dira, eta 40 urtez gorakoen taldean jaiotzen %6,7, talde hau delarik hazi den bakarra.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak %35,5 izan ziren; aurreko urteko aldi berean %34,6. Ama ezkongabeen batez besteko adina, 31,7 urte; dibortziatuena 35,8 eta alargunena 38; azken bi talde hauek oso txikiak dira, alargunak 7 besterik ez. Ezkondutakoek, hiruhileko honetan eta batez beste, haurrak 33,6 urterekin izan zituzten.

Atzerritarrak 4 urte lehenago amatzen dira espainiarrak baino

Euskal AEn 2012ko uztail, abuztu eta irailean amatu ziren emakumeen %17,3 atzerritarrak ziren Ehuneko horren gainetik, Araba, %22,3; Bizkaian %16,4 eta Gipuzkoan %16,5.

Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 29,6 urte batez beste; espainiarrena, 33,7.

Hirugarren eta hurrengo haurrak %21,3 ugaritu ziren Bizkaian

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.899 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.812 haur (%35) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak, %8,9.

Aurreneko haurra izandako emakume-kopurua %2,4 jaitsi da; bigarrena denean %6,7koa da jaitsiera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Ordea, hirugarren eta ondorengoen kopurua %5,5 hazi da; Bizkaian %21,3 hazi da, Araban %11,5; Gipuzkoan %14ko jaitsiera.

graf0010329_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: {0>eustat@eustat.eus<}100{> {0>Persona de contacto:<}100{>Harremanetarako pertsona:<0} Martín González Hernández Tel.: +34-945-01 75 49 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %3,3 urritu ziren Euskal AEn 2012ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE 2012
Eguneratze data : 
2013/03/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010329_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali