2013/05/17ko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK. 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

15 urte edo gehiagoko biztanleen bi heren Internet-en erabiltzaile dira Euskal AEn 2013an

Internet erabiltzaileen %38,9k erosi egiten du Sarean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 1.242.200 ziren 2013ko lehen hiruhilekoan, adin horretakoen %65,8 Aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 8,2 puntu gehiago.

Araba eta Bizkaian hazi da gehien portzentajea, ehuneko 9,7 puntuz aurreko urtearen aldean. Arabak du erabiltzaile-ehunekorik handiena, biztanleen %68,2; Bizkaian 15 urte eta gehiagokoen %65,2 dira Internet erabiltzaile, nabarmen hazi da baina lurraldeak hirugarren segitzen du; Gipuzkoan %65,7 dira, bost puntu gehiago, bigarren.

15-24 urte bitarteko gazte ia guztiak, %98,6, Internet erabiltzaile dira. Nabarmentzekoa da 55-64 urte bitartekoen erabiltzaile-hazkundea, ehuneko 13,5 puntu; 45-54 urte bitartekoena antzekoa da, 13,3 puntu. Adin-tarte gazteagokoen artean ere hazkunde garbiak dauzkagu aurreko urtearen aldean.

Handitu egin da generoen arteko aldea Internet erabiltzaileen artean

Generoen arteko aldea ehuneko 7,9 puntutan zen 2012an; 2013ko aurreneko hiruhilekoan 9,7 puntura handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %70,8 dira eta emakumezkoen %61,1. Aurtengo Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52,2 gizonak dira eta %47,8 emakumeak.

Jardueraren arabera, ikasleen arteko %98,4k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %85,7k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %38,0k. 2012 urtearen aldean, hazkunderik handiena (ehuneko 9,3 puntu) ez-aktibo eta langabeen artean izan da; okupatuen artean 7,7 puntu, eta ikasleen artean 0,5 puntu.

Internetera sartzeko toki gogokoena oraindik ere geure etxea da, %91,6k egiten du erabiltzaileen artean; aurreko urtearen aldean puntu bat gutxiago. Ehuneko 10,9 puntuz hazi da Internetera bestelako tokietatik –ziberkafe, hotel, aisia-lekuetatik- sartzen direnen kopurua. Ikastetxetik eta lantokitik eginiko konexioak azken urtean bezalaxe daude.

2013an konexioaren batez besteko iraupena 56,3 minutu izan zen, aurreko urtean baino 10 minutu gehiago.

Sarearen bidez produktu edo zerbitzuren bat erosten dutenen portzentajea handitu egin da

Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak ehuneko 6,9 puntuko igoera izan du 2013an aurreko urtearen aldean. 2013ko lehen hiruhilekoan Internet erabiltzaileen %38,9k erosi du sarearen bidez; %32,0k 2012an.

15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2013. %

IKT ekipamenduen presentziak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatuz jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2013ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %66,9k ordenagailua zuten; 2012ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko 3,7 puntu gehiagok. Etxean ordenagailua duten 15 urte eta gehiagokoak %75,6 dira.

Interneterako sarbideari dagokionez 545.000 familia pasatxo dira, %62,9, etxean zerbitzu hori dutenak. 2012ko lehen hiruhilekoaren aldean 44.900 familia berri (%4,5). Sarera sarbidea duen 15 urte baino gehiagoko biztanleria 86.200 pertsonatan (4,6 puntuz) hazi da 2012ko lehen hiruhilekotik, %71,5 direlarik.

Familia-etxeetako %92,4an sakelako telefonoren bat dago. 15 urte eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa dutenen ehunekoa %95,6raino igotzen da, 11.400 pertsona gehiago.

Biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

15 urte edo gehiagoko biztanleen bi heren Internet-en erabiltzaile dira Euskal AEn 2013an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN A FAMILIAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2013
Eguneratze data : 
2013/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010480_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali