HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2013-05-24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE)- 2013ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %4,4 gutxitu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan

Euskal esportazioak, gehien bat, Europar Batasunera joaten dira, eta %9,8 gutxitu ziren; hazi, AEBra (%67,3), Brasilera (%18,2) eta Txinara (%1,9) eginikoak

Euskal AEko esportazioak %4,4 nominal batez gutxitu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Guztirakoa, 4.779 milioi euro, iazko 4.997 milioien aldean.

Euskal AEko Inportazioak %3,1 hazi dira nominalki, 3.895 milioi euro guztira. Inportazio ez-energetikoak, 2.388 milioi, %7,4 gutxitu ziren aldi berean.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2013, lehenengo hiruhilekoa. Milaka eurotan

Saldo garbia positiboa izan da: 884 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %122,7. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza-saldo ez-energetikoak ia 2.040 milioiko superabita du, 2012ko lehen hiruhilekoan baino 43 milioi gutxiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2012ko %180,8tik 2013ko %185,4ra pasatu da.

Europar Batasunera eginiko esportazioak %9,8 gutxitu dira 2012ko aldi beraren aldean; esportatutakoaren %62,3 izan ziren, ehuneko 3,8 puntu gutxiago. Nabarmentzen dira ondokoetara eginikoak: Frantzia (%-8,5), Alemania (%-4,7), Erresuma Batua (%-19,2), Italia (%-8,0), eta Portugal (%-31,3). 27-EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Estatu Batuak (%67,3), Brasil (%18,2), Txina (%1,9).

Europar Batasunetiko inportazioak %7,2 murriztu ziren, garrantziagatik eta urte arteko jaitsieragatik nabarmentzen dira: Alemania (%-5,7), Frantzia (%-7,9) eta Italia (%-11,9) Munduko gainerakotik: Errusia (%178,3), Mexiko (%19,3), eta Aljeriatik eginiko inportazioak hazi egin dira, denak energetikoak; eta murriztu Estatu Batuetatik (%-58,9) eta Txinatik (%-11,8).

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez ari garela, esan behar da 21 sekzioetatik 11k hazkundea izan dutela eta 11k jaitsiera, garrantzitsuenak azken hauetan pilatzen direlarik, guztiaren %84. Jaitsiera dutenen artean ondokoak nabarmentzen dira: Garraio materiala (%-7,8), Material elektrikoa (%-6,6), Metalak eta beren manufakturak (%-5,8), Plastikoak eta kautxua %-7,6).

Inportazioetan, pisurik handiena duenak, Produktu mineralak, hazkunde handia du, %25,8. Metalak eta beren manufakturak egonkor daude, %0,4 hazi dira. Sekzio garrantzitsuenetako hirutan jaitsiera handiak daude: Produktu kimikoak (%-20,6), Plastikoak eta kautxua (%-18,2), Garraio-materiala (%-15,5).

Esportazio-jaitsierarik handiena, Gipuzkoan, %12, batez ere pisu handidun sekzioetan: Garraio-materiala (%-29,6), Metalak eta beren manufakturak (%-16,8) eta Material elektrikoa (%-2,7). Gipuzkoako inportazioak %2,8 gutxitu ziren: Material elektrikoa (%-10,4), Garraio-materiala (%-16,5); Metalak eta beren manufakturak handitu egin ziren, %6,6.

Arabako esportazioak %8,4 gutxitu dira, izan ere sekzio garrantzitsuenetan jaitsiera handiak izan dira: Metalak eta beren manufakturak (%-21,6), Material elektrikoa (%-18,4), Garraio-materiala (%-7,8); Plastikoak eta kautxua (%-7,5). Elikagaietan %23,7ko igoera. Arabako inportazioak %13,8 gutxitu ziren: Material elektrikoa (%-10,6), Metalak eta beren manufakturak (%-27,9), Garraio-materiala (%-15,8), Plastikoak eta kautxua (%-4,1). Produktu kimikoetan %10,2ko hazkundea, pisuagatik nabarmen.

Bizkaiko esportazioak %6,1 handitu dira aurreko urteko aldi beraren aldean: Metalak eta beren manufakturak (%13,9), Produktu mineralak (%5,2), eta batez ere Garraio-materiala (%44,4). Garrantzitsuenen artean bakarrik gutxitu dira Material elektrikoa (%-7,3) eta Plastikoak eta kautxua (%-12,9). Bizkaiko inportazioak %9,9 hazi dira ; izan ere bi garrantzitsuenak nabarmen hazi dira: Produktu mineralak (%26,1), zeina baita inportazioen %58, eta Metalak eta beren manufakturak (%10,2). Material elektrikoa %3,4 hazi da eta Plastikoak eta kautxua %26,3 gutxitu.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %4,4 gutxitu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010556_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali