2013-06-06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2013ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %4,0 murriztu zen 2013ko apirilean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko martxoarekin alderatuta %3,7 jaitsi zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko apirilean %4,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %3,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko martxoarekin alderatuta.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko apirileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Bitarteko ondasunak %2,1 jaitsi dira, Energia %4,7, Ekipo-ondasunak %5,6, eta Kontsumo-ondasunak %5,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,4 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak
%4,2.

2013ko apirileko hil arteko aldakuntza, 2013ko martxoaren aldean, negatiboa izan da ia industri talde handi guztietan. Ekipo-ondasunak %3,3 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %3,0, Energia %8,0, eta Kontsumo-ondasunak %2,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,8 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, berriz, %1,2 igo.

Euskal industrian pisu handienetako hiru sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko apirilean aurreko urteko hil beraren aldean: Makineria eta ekipoa %7,1 hazi da, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %0,3, Metalurgia eta produktu metalikoak %0,1.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Jaitsierarik handienak: Garraio materiala, %18,2, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, urte arteko %13,6.

Urte artean, Arabak du jaitsierarik handiena, %11,5; Gipuzkoak %2,7 eta Bizkaiak %0,9. Hil artean: Araban %5,1 jaitsi da, Gipuzkoan %4,6 eta Bizkaian %2,1.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hazkunde-tasak. 2013 apirila. Behin-behineko datuak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,0 murriztu zen 2013ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2013
Eguneratze data : 
2013/06/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010582_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali