2013-06-04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA (ZKI) 2013ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %3,8 jaitsi zen 2013ko lehen hiruhilekoan

Merkataritza %3,4 jaitsi zen eta beste zerbitzuena %6,7

Eustatek emandako datuen arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %3,8 nominala murriztu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,5 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.

Merkataritzaren salmenta-indizea %3,4 nominala jaitsi da 2013ko lehen hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %6,7 jaitsi da 2012ko aldi beraren aldean.

Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren jaitsiera nominala, %8,4. Handizkako merkataritzan %0,9ko jaitsiera, eta Txikizkakoan %2,3koa.

Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak. Jaitsiera handienak Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %10,8, Ostalaritzan, %10,4 eta Informazio eta komunikazioetan, %8,1. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, jaitsiera %5,4 da eta Garraio eta biltegiratzean %2,8.

Salmenta-indizearen jaitsierarik handiena, Bizkaian, %5,1; Araban %3,5 eta Gipuzkoan %1,7.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %6,5 jaitsi ziren lehen hiruhilekoan.

2012ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %4,2 jaitsi da, eta beste zerbitzuena %9,0.

Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %8,9 jaitsi da. Txikizkako merkataritzaren salmenta-indizea %5,5 eta Handizkakoarena %2,3.

graf0010571_01_e.png

Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: bai Ostalaritzan, bai Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan %13ko jaitsiera. Informazio eta komunikazioena %10,0 jaitsi da, Garraio eta bilketaren salmenta-indizea %6,9; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %6,6.

Euskal AE osoan, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,7 murriztu da 2013ko lehen hiruhilekoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %3,8 jaitsi zen 2013ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2013
Eguneratze data : 
2013/06/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010571_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali