2013-05-31ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HEZKUNTZAREN KONTUA 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn biztanleko hezkuntza-gastua 1.671 euro izan zen 2011n

Guztizko gastua, 3.658 milioi, BPGren %5,5

Euskal AEko biztanleko gastua hezkuntzan 1.671 euro izan ziren 2011n, bi urte lehenago baino %0,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. Azken hamar urteetan hezkuntza-gastua %5,5 hazi da urteko tasa metatuan. BPGren portzentajean, sortutako aberastasunaren %5,5 da.

2011n, 2009aren aldean gastua %1,7 hazten bada ere, moteldu egiten da aurrekoen aldean inbertsioa %13,9 jaitsi baitzen urte berberarekiko, zeinean hazkunde handia izan baitzen, eta gastu arrunta %3,1 hazi baitzen. Guztizko gastutik, 3.407 milioi gastu arrunta izan ziren (%93) eta 251 kapital eraketa gordina (inbertsioa, %7).

Hezkuntzako guztizko gastua Euskal AE 2001-2011 (p) (milaka euro, %)

Euskal AEko Hezkuntzaren Kontuak hezkuntza-jarduera guztien gastua jasotzen du, arautuak zein arautu gabeak izan, bai hezkuntza-instituzioetan egina, bai beste edozein motatako zentro edo enpresetan.

2009ko datuen analisiak erakusten du finantzaketa zuzen publikoa dela nagusi (%86,7) hezkuntza-zerbitzuen gastuan, pribatuaren aldean; 2009. urterako dauzkagu daturik desagregatuenak.

finantzaketa zuzenaren iturria. 2009 (%)

Gainerako jardueren (garraioa, jantokia, egoitza, liburuak, materiala…) gastuan, finantzaketa zuzen pribatua handiagoa da: %59,3 pribatua, %40,7 publikoa. Kapital gastuetan: finantzaketa zuzen publikoa, %73,4; pribatua, %26,6.

Hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak guztizkoaren %81,6 izan ziren; jarduera osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza…), 246 milioi, %6,9. Gastu arrunta ondokoekin osatzen da: liburuak eta materiala (%1,5); hezkuntza-sistemaren administrazio orokorra (%1,1); hezkuntza ikerketa eta berrikuntza (%0,9). Kapital eraketa gordina guztizkoaren %8,1 izan zen.

hezkuntza gastua guztira, funtzioen arabera. Euskal AE 2009 (milaka euro, %)

Nazioarteko alderaketa bi adierazle nagusirekin egin da: -Hezkuntza-instituzioetako gastu publiko eta pribatuaren adierazlea, denbora osoko baliokidetzan matrikulatutako ikasle kopuruarekiko, erosteko ahalmenaren parekotasunean (EAP) dolarretan neurturik, ELGAren definizioen arabera. Guztizko gastu publikoa (familientzako diru-laguntzak barne) BPGren portzentaje gisa. Euskal AEko alderaketa-kokapenerako biek ikuspegi osagarriak ematen dituzte, eta bien bilakaera positiboa izan da.

urteko eta ikasleko gastua hezkuntza-instituzioetan (2009). ($) EAP

2009an Euskal AEn lehen hezkuntzatik hirugarren mailara bitarteko ikasleko gastu osoa hezkuntza-instituzioetan 12.048 ($) EAP izan zen, Espainiakoaren (9.800), ELGAko batez bestekoaren (9.252) Europar Batasunekoaren (9.122), Frantziakoaren (9.913), Alemaniakoaren (9.779) gainetik; Suitzakoaren (14.176) azpitik. Euskal AEn, hezkuntza-etaparen araberako ikasleko gastua: haur-hezkuntzan 7.677 ($) EAP; lehen, bigarren eta bigarrenaren ondokoan 10.982; hirugarrenean 15.860. Etapa guztietan Espainia, ELGA eta EBko batez bestekoen gainetik.

Guztizko gastu publikoa BPGren portzentaje gisa, Euskal AEn %4,9 da erreferentziako beste zenbaiten azpitik, 2009an: ELGAko batez bestekoa (%5,8), 27-EB (%5,4), Frantzia (%5,9), Alemania (%5,1). Espainiakoa (%5) ia berdina da. Halere, adierazle honen bilakaera hobea izan da Euskal AEn eta aldeak txikitu egin dira.

guztizko gastu publikoa hezkuntzan BPGrekiko (%)

Oharra: Hezkuntzaren kontuari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu ohar metodologikoan: Ohar metodologikoa

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko hezkuntzaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago EUSKAL AEko HEZKUNTZAREN KONTUA-datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn biztanleko hezkuntza-gastua 1.671 euro izan zen 2011n

Eragiketa : 
Hezkuntzaren kontua
Eragiketa kodea : 
170117
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
CUENTA DE LA EDUCACIÓN DE LA C.A. DE EUSKADI 2011
Eguneratze data : 
2013/05/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010568_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali