2013/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2013KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %14,1 eta gaualdiak %18,5 jaitsi ziren 2013ko apirilean

2013ko lehen lauhilekoan, 2012koaren aldean, bidaiariak %5,7 eta gaualdiak %6,9 gutxitu dira

Eustaten datuen arabera, 2013ko apirilean 168.115 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 27.564 gutxiagok; %14,1eko jaitsiera. Bidaiarien sarrerak %7,8 jaitsi ziren Gipuzkoan, %15,7 Bizkaian eta %23,5 Araban, 2012ko hil beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %20,2ko jaitsiera izan da 2012ko apirilaren aldean, eta atzerritik etorritakoenetan askoz txikiagoa, %1,1. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %18,1, Bizkaian %18,4 eta Araban %29,3. Atzerritar bidaiariak %12,2 ugaritu dira Gipuzkoan; Araban %1,9 gutxiago eta Bizkaian %10,5.

2013ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 305.138 dira, iazko apirilaren aldean %18,5eko jaitsiera, 69.143 gaualdi gutxiago. Gaualdiak gutxitu egin dira hiru lurraldeetan urte artean, 2012ko apirilaren aldean: %11,9 Gipuzkoan, %20,1 Bizkaian eta %28,7 Araban.

Batez besteko egonaldiaren iraupena laburtu egin da 2012ko apirilaren aldean; 1,91 egunetik 1,82ra, Euskal AEn. Araban %6,2 laburtu da, 1,80 egun; Bizkaian eta Gipuzkoan %4,7 laburtu da; orain 1,81 eta 1,83 egun dira.

Plazakako betetze-maila 8,8 ehuneko pùntu murriztu da Euskal AErako: 2012ko apirileko %47,19tik aurtengo %38,36ra. Araban %43,09tik aurtengo %31,94ra jaitsi da, jaitsierarik handiena, ehuneko 11,2 puntu; Gipuzkoan %48,58tik %39,92ra jaitsi da, 8,7 puntu; Bizkaian 8,2 puntu gutxiago, %47,64tik %39,37ra.

Urteko lehen lau hilabeteetan 583.183 bidaiari-sarrera izan dira Euskal AE-ko hotel-establezimenduetan, %5,7 gutxiago 2012ko aldi beraren aldean. Gaualdiak 1.048.901 izan dira, lehengo urteko lehenengo lauhilekoan baino %6,9 gutxiago. Batezbesteko egonaldia %1,2 murriztu zen, 2012ko lehen lauhileko 1,82 egunetik 2013ko 1,80ra. Plazakako betetze-maila 2012ko lehen lauhilekoko %36,87tik 2013ko %34,28ra pasa da, %7,0 gutxiago.

Nekazaritza-turismoa: Bidaiarien sarrerak %39,4 gutxitu dira eta gaualdiak %48,4

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 7.293 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan zen apirilean, aurreko urteko hil berean baino %39,4 gutxiago: %52,0 murriztu ziren Bizkaian, %35,5 Gipuzkoan, eta %32,7 Araban. Estatutik etorritako bisitariak %43,5 gutxitu ziren Euskal AEn: Bizkaian %53,7 gutxitu ziren, Gipuzkoan %41,2, Araban %36,8. Atzerritarrak %20,4 ugaritu dira Euskal AEn, nabarmen Araban eta Gipuzkoan, baina ehuneko handi batez jaitsiz Bizkaian.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 15.728 izan ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %48,4 gutxiago, eta urte arteko tasak oso negatiboak izan ziren lurralde guztietan.

Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin da 2012ko apirilaren aldean: duela urtebete 2,53 egun, azken honetan, 2,16.

Plazakako betetze-maila %24,69tik %13,07ra murriztu da; hiru lurraldeetan izandako jaitsierek eraginda.

2013. urteko lehen lau hilabeteetan 24.997 sarrera izan dira Euskal AEko nekazaritza-establezimenduetan, %19,0ko jaitsiera 2012ko aldi beraren aldean.

2013ko urtarrila-apirila denboraldiko gaualdiak 58.386 izan dira; %16,4ko jaitsiera, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Ohar metodologikoa: 2013ko apirileko urte artekoa baloratzeko orduan kontuan izan behar da aurten Aste Santua martxoko azken astean izan dela eta aurrekoan apirileko aurrenekoan.

Euskal AEko hotel eta nekazaritza turismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %14,1 eta gaualdiak %18,5 jaitsi ziren 2013ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Urtarrila 2025
Eguneratze data : 
2013/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/03/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010509_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali