Prentsa-oharra 2013/07/19

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2013KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

14.600 pertsona gehiago daude lanean eta langabezia-tasa % 14,5era iritsi da 2013ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Biztanleria aktiboaren barruan 25.700 pertsona gehiago daude, eta jarduera-tasa % 56,4koa da

Euskal AEko lan-merkatuaren 2013ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 902.900 ziren; horrenbestez, 14.600 landun gehiago daude aurreko hiruhilekoarekin alderaturik (+% 1,6), betiere Eustatek egindako datuen arabera. Euskal AEko langabezia tasa, bestalde, % 14,5ekoa da, 0,7 puntu gehiago 2013ko lehen hiruhilekoan baino.

Jarduera-tasa % 56,4koa da aurtengo bigarren hiruhilekoan biztanleria landunaren eta langabetuaren bilakaera hori dela-eta, 1,3 puntu handiagoa aurreko hiruhilekoan baino.

Okupazioaren hazkunde horren barruan 8.100 gizon landun gehiago daude aurreko hiruhilekoan baino, eta 6.500 emakume gehiago. Bizkaian handitu da gehien okupazioa (10.300 landun gehiago); Gipuzkoan, berriz, 4.200 gehiago izan dira, eta kopurua egonkor mantendu da Araban.

Landun gehiago daude zerbitzuen, industriaren eta nekazaritzaren sektoreetan, eta gutxiago eraikuntzan

11.600 landun gehiago daude zerbitzuen sektorean, 7.700 gehiago industrian eta 200 gehiago nekazaritzan. Eraikuntzan, ordea, 4.900 gutxiago daude.

Okupazio-tasa, 16-64 urte arteko pertsona landunen ehunekoa adin horietako guztietatik, % 62,8koa da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gehiago. Tasa hori % 66,5ekoa da gizonen artean, eta % 59koa emakumeetan.

Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoan dago okupazio-tasarik handiena (% 64,8), aurreko hiruhilekoan baino 0,8 puntu handiagoa; ondoren Araba dago (% 62,5), aurrekoan baino % 0,1 gehiago eta, azkenik, Bizkaia, tasarik txikienarekin (% 61,7), baina hazkunderik handienarekin (% 1,4).

Kontratu mugagabea duten soldatapeko 1.900 pertsona gutxiago daude (563.800 guztira), eta aldi baterako kontratua edo kontraturik gabe daudenak 700 gehiago dira (157.800 orotara). Soldatarik gabeko langileek eragin dute okupazioa handitzea (enpresariek eta autonomoek), 15.700 gehiago baitira.

Euskal AEn 867.100 etxe daude 2013ko bigarren hiruhilekoan (600 gehiago aurreko hiruhilekoan baino), eta horietatik ia heren batean ez dago pertsona aktiborik. Etxeen erdietan baino gehixeagotan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 6.700 familia gehiago; horretaz gain, pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeak 49.400 dira (guztien %5,7); horrenbestez, 3.000 familia gehiago daude egoera horretan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA)

Langabezia-tasa % 13,8tik % 14,5era igo da

Euskal AEko langabeak, hau da, enplegu bila ari direnak, bilatzeko gestio aktiboak egiten dituztenak eta, gainera, lanerako prest daudenak, 153.600 izan dira urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 11.200 gehiago. Gizonezko langabeak 88.300 pertsona dira; 6.600 gehiago bigarren hiruhilekoan, eta emakumeak 4.600 gehiago izan dira (65.300 guztira).

2013ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, % 14,5eko langabezia-tasa dago, 0,7 puntu gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezkoen langabezia-tasa % 15,4ra iritsi da, eta emakumeena %13,5era; bi kasuotan 0,7 puntu handiagoa aurreko hiruhilekoan baino. Gazteen langabezia-tasa, handiena da oraindik (% 42,8); 16-24 urte bitarteko 18.400 gazte aktibo daude lanik gabe, hortaz.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian izan da langabeen hazkunderik handiena (4.600 gehiago); % 16,2ko langabezia-tasa dago han. Gipuzkoan 39.300 langabetu daude guztira (3.300 gehiago), eta langabezia-tasa % 11,8koa da. Araban, azkenik, 3.200 langabetu gehiago egon dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; langabezia-tasa % 14,4koa da.

EUROSTAT Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, % 10,9koa zen 27ko Europar Batasuneko langabezia-tasa 2013ko maiatzean, eta % 26,9koa Espainiakoa.

Landunak % 1,2 gutxiago izan dira azken urtean

Euskal AEko biztanle landunak 11.400 gutxiago dira 2012ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,2 gutxiago. Langabetu berri horietatik 6.100 gizonezkoak izan dira, eta 5.300 emakumezkoak.

Langabezia-tasak 2,6 puntu egin du gora (% 11,9tik % 14,5era); hala, 30.600 pertsona gehiago daude lanik gabe EAEn 2012ko bigarren hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeei dagokienez, 4,5 puntuz handitu da langabezia-tasa Araban, 3,2 puntuz Gipuzkoan eta 1,9 puntuz Bizkaian 2012ko hiruhileko beraren aldean.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

14.600 pertsona gehiago daude lanean eta langabezia-tasa % 14,5era iritsi da 2013ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010656_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali