Prentsa-oharra 2013/07/22

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2013KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien gaualdiak % 7,6 murriztu dira ekainean Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Bidaiarien sarrerak % 6,9 murriztu dira, atzerritar gehiago iritsi arren

Euskal AEko hotel-establezimenduetan 394.979 gaualdi izan dira 2013ko ekainean; horrenbestez, % 7,6ko murrizketa izan da iazko ekainean izandakoekin alderatuta, betiere Eustatek jakinarazitako datuen arabera; 32.635 gaualdi gutxiago izan dira, alegia. Gaualdiek hiru lurraldeetan izan dute urtetik urterako bilakaera negatibo bat: Araban % 15eko beherakada izan da duela urtebeteko ekainarekin alderatuta, % 11,4koa Bizkaian eta % 0,2koa Gipuzkoan.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan 213.242 bidaiari sartu dira 2013ko ekainean, iazko ekainean baino 15.708 sarrera gutxiago; % 6,9ko murrizketa alegia. Bidaiarien sarrerak % 16,4 gutxiago izan dira Araban azken urtean, % 7,1 gutxiago Bizkaian eta % 2,7 gutxiago Gipuzkoan.

graf0010665_01_e.png

Bidaiari atzerritarren sarrera kopurua % 4,4 handiagoa izan da iazko ekainarekin alderatuta. Estatuko bidaiarien sarrera, aldiz, % 13,3 murriztu da. Araban gutxiago izan dira bidaiari atzerritarrak (% 10,4) zein Estatukoak (% 18,6) aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Bizkaian gehiago izan dira bidaiari atzerritarrak (% 2,6), baina murriztu egin da Estatuko bidaiarien kopurua (% 12,2). Gipuzkoan, berriz, atzerritarrak % 10,1 gehiago izan dira, baina % 12,2 gutxiago Estatuko bidaiariak.

Batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da, ez da ia aldatu, beraz, aurreko urtekoaren aldean (1,87 egun). Araban txikixeagoa izan da, 1,79 egunetik 1,83 egunera murriztu baita; Bizkaian 2012ko ekaineko 1,85 egunetik 1,76 egunera jaitsi da, eta handiagoa izan da Gipuzkoan, 1,92 egunetik 1,97 egunera igarota.

Plazakako betetze-maila txikiagoa izan da Euskal AEn; hala, 2012ko ekaineko % 51,2tik % 46,2ra igaro da aurtengo ekainean. Murrizketarik handiena Bizkaian gertatu da, portzentajezko 6,6 puntu gutxiago (% 50,8tik % 44,2ra); Araban portzentajezko 4,8ko beherakada bat izan da (2012ko ekaineko % 43,4tik azken ekaineko % 38,6ra), eta Gipuzkoan % 51,9ko betetze-maila izan da aurreko urteko % 55,4rekin alderatuta, 2012an baino hiru puntu eta bost hamarren gutxiago izan dira, beraz.

Ekaineko hotelen betetze-mailarik handiena Donostian izan da (% 64), Gipuzkoako kostaldean ondoren (% 50,8), eta jarraian Bilbon (% 48,9) zein Arabako Errioxan (% 42,9).

1. grafikoa.- Euskal AEko hotel-establezimenduen betetze-mailaren bilakaera egun motaren arabera (%)
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI)

Asteko egunaren arabera, asteburuan egon da betetze-mailarik handiena 2013ko ekainean Euskal AEn; plazen % 56,6 bete dira orduan, eta lanegunetan, berriz, % 41,6koa izan da betetze-maila. 2012ko ekainarekin alderatuta, bi betetze-mailak murriztu dira: portzentajezko 6,6 puntu asteburuetan eta 3,5 lanegunetan.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan okupatutako langileak % 1,1 gehiago izan dira 2013ko ekainean aurreko urtekoekin alderatuta; 4.275 lagun izan dira guztira.

Landa-ostatuetako gaualdiak % 16,6 murriztu dira ekainean; % 16,4koa izan da betetze-maila

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landa-etxeetan 20.299 gaualdi izan ziren guztira ekainean; horrenbestez, % 16,6ko beherakada izan da aurreko urteko hilabete berarekin alderaturik. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian % 29,5eko murrizketa izan da; Araban eta Gipuzkoan, berriz, jaitsiera txikiagoak izan dira, % 11,5 eta % 10,0ko murrizketak, hurrenez hurren.

Plazakako betetze-mailan ere (% 16,4) portzentajezko 3,3 puntuko beherakada izan da aurreko urteko ekainarekin alderatuta. Gipuzkoan portzentajezko 2,0 puntuko murrizketa izan da; % 19,0ko betetze-maila izan da guztira ekainean. Bizkaiak, berriz, portzentajezko 5,8ko murrizketa izan du, % 14,8ko plazakako betetze-mailarekin. Araban % 13,0ko betetze-maila izan da; hau da, bi puntu eta bi hamarren gutxiago 2012ko ekainarekin alderatuta.

Bidaiarien 9.545 sarrera izan dira ekainean Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan; aurreko urteko hil berean baino % 15,7 gutxiago. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian % 24,3 murriztu dira sarrerak, % 14,9 Araban eta % 10,7 Gipuzkoan.

Atzerritik 1.067 bidaiari etorri dira; hortaz, % 20,2ko beherakada izan da duela urtebete etorritakoen aldean; sarrera guztien % 11,2 ziren atzerritarrenak. Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek, berriz, % 15,1 egin dute behera.

Tabla 2.-  Pernoctaciones, entradas de viajeros, estancia media y grado de ocupación de los alojamientos rurales de la C.A. de Euskadi. Junio, 2013
Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia apur bat murriztu da, duela urtebeteko 2,15etik azken ekaineko 2,13 egunera igarota.

Oharra: Ekaineko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta egiteko erabilitako metodologiak aldaketa handiak ekarri ditu eragiketaren fase guztietan; haiei esker emaitzak are gehiago xehatu ahal izan dira, hala geografikoki nola denborari dagokionez. Halaber, erreferentziako esparrua ere eguneratu dugu, eta lehen biltzen ez ziren unitateak erantsi ditugu. Erreferentziako serie osoa 2011ko urtarriletik berriro estimatzea ekarri du horrek, data hartatik baitago alderatzeko moduko daturik. Serie homogeneoen lotura egingo du laster Eustatek.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien gaualdiak % 7,6 murriztu dira ekainean Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010665_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali