2013-06-20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2013KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %2,0 gehitu ziren 2013ko maiatzean

Gaualdiak %0,3 gehitu dira

2013ko maiatzean, 210.250 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 4.125 sarrera gehiago, hau da, %2,0ko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak %4,9 gutxitu ziren Araban; %1,4 gehitu Bizkaian eta %5,6 Gipuzkoan, 2012ko hilabete beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiari-sarrerak %1,8 gutxitu dira 2012ko maiatzaren aldean, eta atzerritik etorritakoenak %8,2 gehitu. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Araban %8,8, Bizkaian %0,4, Gipuzkoan %0,3. Atzerritarrak ugariagoak hiruretan: Araban %5,9, %4,5 Bizkaian eta %12,7 Gipuzkoan.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, ehuneko handien batez, Balear eta Kanariar uharte, Murtzia eta Errioxatik etorritakoak. Gutxitu, batez ere, Valentzia, Aragoi, Katalunia eta Extremaduratik. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu dira batez ere, Austria, Irlanda, Suedia eta Frantziatik etorritakoak. Gutxitu, Grezia, Holanda, Italia eta Iberoamerikatik.

2013ko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 390.427 izan ziren, aurreko urteko maiatzaren aldean %0,3ko gehikuntza, 1.345 gaualdi gehiago. Gaualdiak %9,3 gutxitu dira Araban urte artean eta %3,5 Bizkaian; %9,6 gehitu Gipuzkoan, 2012ko maiatzaren aldean.

Batez besteko egonaldiaren iraupena laburtu egin da 2012ko maiatzaren aldean; 1,89 egunetik 1,86ra, Euskal AEn. Araban 1,91etik 1,82ra jaitsi; Bizkaian 1,89tik 1,80ra; Gipuzkoan 1,87tik 1,94 luzatu.

Plazakako betetze-maila %3 murriztu da Euskal AErako: 2012ko maiatzeko %47,66tik aurtengo %46,23ra. Araban jaitsierarik handiena (%-6,5), %40,23tik %37,61era; Bizkaian %-5,9, 2012ko maiatzeko %49,11tik aurtengo %46,21era; Gipuzkoan %1,6ko igoera, %49,27tik %50,05era.

Nekazaritza-turismoa: Bidaiarien sarrerak %1,3 gutxitu dira eta gaualdiak %8,6 gehitu

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 9.957 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan zen maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %1,3 gutxiago: %8,0 murriztu ziren Bizkaian eta %7,4 Araban; %5,3 gehitu Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %10,7 gutxitu ziren Euskal AEn: Bizkaian %23,2 gutxitu ziren, Gipuzkoan %6,1, Araban %4,7. Atzerritarrak %52,2 gehitu dira Euskal AEn, nabarmen Bizkaian eta Gipuzkoan, baina ehuneko handi batez jaitsiz Araban.

Euskal AEko nekazaritza-turismoetan maiatzeko gaualdiak 21.581 izan ziren, aurreko urteko hil berean baino %8,6 gehiago; Araban %4,5 gutxitu dira urte artean eta Bizkaian %2,7; Gipuzkoan %20,7 gehitu.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2012ko maiatzaren aldean: duela urtebete 1,97 egun; azken honetan 2,17.

Plazakako betetze-maila %15,75etik %17,38ra igo da, batez ere Gipuzkoak izandako igoerari esker (%21,5), non maiatz honetako maila %20,16 izan baitzen. Bizkaian %15,09, hazkundea %2,4 delarik eta Araban %14,6, %5,8 jaitsiz.

Euskal AEko hotel eta nekazaritza turismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %2,0 gehitu ziren 2013ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010601_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali