2013-07-26ko prentsa-oharra

ETXERIK GABEKO PERTSONENTZAKO BALIABIDEEN ESTATISTIKA-EUSKAL AE-2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Estatuko gastu guztiaren % 23 gastatu zen Euskal AEn, etxerik gabeko pertsonen beharrak betetzeko

Etxerik gabekoentzako zentroak batez ere hiriburuetan daude, sakabanatuago Gipuzkoan

2012an Euskal AEn, gizarte-zerbitzuen sareak 202 zentrotan gauzatu zuen etxerik gabeko pertsonekiko arreta, eta zentro horietan eskaini ziren 2.800 ostatu-plaza eta 3.445 errestaurazio-plaza, Eustaten Etxerik Gabeko Pertsonentzako Baliabideen Estatistikaren arabera. Zentro hauetan 2.114 langile aritu ziren, funtzionamendurako 46 milioi erabili zirelarik. Kopuru hori Espainiako gastuaren % 22,9 da; hain zuzen ere, Espainiako gastua, guztira, 202 milioi eurokoa izan zen, Estatistikako Institutu Nazionalak jakinarazitako datuen arabera.

Etxerik gabeko pertsona, edo bizitoki-bazterketan dagoena, bizigarritasun-irizpideak betetzen dituen bizitokirik gabekoa da, eta beraz kalean bizi dira, edo sektore publikoak edo gobernuz kanpoko erakundeek emandako aldi baterako ostatuetan. 2012ko abenduaren 14an zentro horietan lotan 2.187 pertsona zeuden.

Etxerik gabekoentzako zentroak eskualdeka
Iturria: EUSTAT. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika

Bizkaiak eskaini zituen zentroen eta plazen erdia, bai ostatuan, bai errestaurazioan; erabilitako giza baliabideen eta ekonomikoen proportzioa zertxobait gainetik da. Gipuzkoan ziren zentro eta plazen %35 inguru eta Araban %15, erabilitako baliabideen portzentajea zertxobait azpitik.

Udalerrietan bada alderik zentroen banaketan. Bilbon Euskal AEko zentroen %40 eta Bizkaikoen %75 zegoen; Gasteizen arabarren %91; Donostian Gipuzkoakoen %37, bertako egitura dezentralizatuagoa da.

Administrazio Publikoek gastuaren %88 finantzatu zuten, 40 milioi; baliabide propioek jardueraren %6,5, erakunde pribatuek %4 eta partikularren dohaintzek %2. Ahaleginik handiena tokiko administrazioek egin zuten, gastuaren %63 finantzatuz.

Zentroen %60an finantzazio publikoa izan zen diru-iturri bakarra eta %24an zatirik handiena. Administrazio Publikoak titulartasun pribatuko zentroen %71 erabat edo gehien bat finantzatu zuen, bertako gastuen %82ren kargu eginez.

Etxerik gabekoentzako zentroetan ari diren langileen %44 denbora partzialeko boluntarioak dira

2012an, Euskal AEko etxerik gabekoentzako gizarte-zerbitzuen zentroetan 2.114 langile aritu ziren; %46, 982 pertsona, soldatakoak, lanaldi osoan %69 eta %63 emakumeak. 986 pertsona ordainketarik jaso gabe aritu ziren, gehien bat denbora partzialean, eta hemen ere emakumeak (%60) nagusi.

535 “sabairik gabeko pertsonak” lo aterpetxeetan eta exijentzi baxuko zentroetan egin zuten

Bizitoki-bazterketa goreneko pertsonak, sabairik gabekoak deituak, kalean bizi dira eta lo zentroetan egiten dute. 2012ko abenduaren 14an, hotzaren kontrako neguko eskaintza aktibatua zegoelarik, ostatu-plazak 586 ziren eta 535 pertsonak pasa zuten gaua bertan, betetze-maila %91. 518 jantoki-plazetan 957 errestaurazio-zerbitzu eman ziren; gaua bertan eginiko pertsonen %80k gosaldu ere egin zuen.

Gizarte zerbitzuen zentroetan 1.652 pertsona bizi izan ziren aldi batez

152 zentrok 2.214 plaza eskaini zituzten; zentro hauen arteko 52ren baliabide bakarra haien etxebizitza-sarea da.

Zentro gehienak ez dira izaten halako pertsonentzat bereziki, baina batzuk ziren delitu-aurrekaridunentzat, droga-mendetasundunentzat, alkoholismoak joentzat, etxerik gabeko etorkinentzat e.a. eta bereziki emakumeentzako harrera-pisoak eta trantsizio-pisoak adinez nagusi diren gazteentzat.

Emakumeentzako harrera-pisoak 33 zentrotan bildu ziren, publikoak gehien bat; eskaintza 57 etxebizitza kolektibo, 384 plaza izan ziren; 242 pertsonak hartu zuten aldi baterako ostatu. Lanaz soldatako pertsonak (%73) aritu ziren batez ere. Zentro hauetako gehienak genero-indarkeriaren biktimentzat ziren, 315 plaza, haietako 62 harrerakoak; 2012aren bukaeran 189 emakume bizi ziren bertan.

Gazteentzako trantsizio-bizitokietan bizi dira adinez nagusi izan artean harrera-zentroetan izan direnak; Euskal AEra iritsitako “heldu-konpainiarik gabeko adin txikiko atzerritarrak” talde honetakoak dira. Horrexegatik, 15 zentrotan %100 atzerritarrak dira. 20 zentroetan 70 etxebizitza kolektibo, 396 plaza, eskaini ziren; 325 gazte bizi izan ziren aldi batez. Zentro-talde honetaz, gehien bat titulartasun pribatudunak baina finantzaketa publikodunak, 186 langile arduratu ziren, %88 soldatakoak.

1. taula: Magnitude nagusiak
Iturria: Eustat. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika- prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Estatuko gastu guztiaren % 23 gastatu zen Euskal AEn, etxerik gabeko pertsonen beharrak betetzeko

Eragiketa : 
Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika
Eragiketa kodea : 
061006
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE RECURSOS PARA PERSONAS SIN HOGAR EN LA C.A. DE EUSKADI. Año 2012
Eguneratze data : 
2013/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010690_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali