Prentsa-oharra 2013/07/24

Euskal AEko Unibertsitate-estatistika. 2011/12 ikasturtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko unibertsitateetan matrikulatutakoen kopurua handitu egin da 2011/2012 ikasturtean

Master ofizialetako matrikulak % 23 handitu dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko unibertsitateetan 66.472 gazte matrikulatu ziren 2011-12 ikasturtean; hau da aurreko ikasturtean baino % 1,3 gehiago. Bigarren urtea da jarraian matrikulak handitzen direna, 15 urtez gutxitu ostean.

Lurralde-banaketari dagokionez, % 55ak Bizkaian egin zituzten ikasketak, % 31k Gipuzkoan eta % 14k Araban.

Titulartasunari dagokionez, hamar ikasletatik zortzik unibertsitate publiko bat hautatu zuten goi-mailako ikasketak egiteko. Antzeko proportzioa dago era guztietako ikasketetan, master ofizialetan izan ezik; horrelakoetan, izan ere, txikiagoa da ikastetxe publikoetako matrikulazioen proportzioa (% 62).

Graduetan matrikulatutako ikasleen kopuruak gora egin du berriro aurreko urtearekin alderatuta (% 65), urtez urte unibertsitate-ikasketen egitura berria finkatzen ari baita; horren ondorioz, gutxiago dira lehen eta bigarren zikloko ikasketak egiten dituztenak (% 30). Egun batera dauden bi ikasketa motak kontuan hartuz gero, 59.321 ikasle izan ziren guztira 2011-2012 ikasturtean, aurreko urtekoaren antzeko kopurua (% 0,32 gehiago). Graduatu ondokoetan matrikulatuek, ordea, % 10eko hazkundea izan dute master ofizialak egiten dituztenen hazkundearen eraginez (% 23 gehiago), bere horretan mantendu baita doktoregoetan matrikulatutakoen kopurua.

Matrikulatutako ikasleria, ikasketa motaren arabera. 2011-12 ikasturtea
Iturria: Eustat. Euskal AEko Unibertsitate-estatistika

Gero eta emakume gehiago unibertsitateko ikasgeletan (% 54)

Unibertsitate-ikasgeletako generoaren araberako banaketak emakumeak gehiago direla erakusten du, portzentajezko 8 puntu gehiago zehazki: % 54 emakumeak dira, eta % 46 gizonak.

Emakumeak gehiago dira era guztietako ikasketetan: master ofizialetan (% 57), lehen eta bigarren zikloan (% 53), graduetan (% 54) eta doktoregoetan (% 53).

Bestalde, 30.998 ikaslek graduko ikasketak egin zituzten, 28.323 ikaslek lehen eta bigarren ziklokoak, 4.122 ikaslek master ofizialak eta 3.029 ikaslek doktoregoko ikasketak.

Lehen eta bigarren zikloko ikasketei dagokienez, hauexek izan ziren gehien eskatutakoak: Administrazioa eta Enpresa Zuzendaritza (3.043), Industria Ingeniaritza Teknikoa (2.382), Irakasle Eskola (1.866), Industria Ingeniaritza (1.743), Enpresa Zientzietako Diplomatura (1.392), Zuzenbidea (1.195), Arkitektura (1.078), Medikuntza (1.070) eta Psikologia (973); matrikula guztien erdia izanik.

Graduei dagokienez, hauexek nagusitu ziren: Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza (3.075), Lehen Hezkuntza (2.087), Zuzenbidea (1.985), Psikologia (1.754), Haur Hezkuntza (1.208), Ingeniaritza Mekanikoa (1.186), Negozioen Kudeaketa (867), Gizarte Lana (800), Erizaintza (748) eta Gizarte Hezkuntza (744); guztien % 47 izanik.

Gizarte eta Lege Zientzien, Ingeniaritzen eta Arkitekturen adarretako ikasketetan egin zituzten espezializazioak graduatutako ikasleek

2011-2012 ikasturtean 12.253 gaztek lortu zuten unibertsitate-titulu bat guztira; haietatik % 60 emakumeak izan ziren.

Ikasketa motari dagokionez, 8.791ek lehen eta bigarren zikloko ikasketak burutu zituzten, 762k graduetakoak, 2.278k master ofizialak eta 422k tesia gainditu zuten.

Ikasleen banaketa sexuaren eta adarraren arabera (%). 2011-2012 ikasturtea
Iturria: Eustat. Euskal Aeko Unibertsitate-estatistika

Euskal AEko unibertsitate-ikasleen erdia baino gehixeagok Gizarte eta Lege Zientzien adarreko espezializazioa egin zuten (% 52), ondoren Ingeniaritza eta Arkitekturakoa da gehien egindako espezializazioa (% 26). Gutxiagok egin zuten espezializazioa, bestalde, Arte eta Giza Zientzietan (% 8), Zientzietan (% 6) eta Osasun Zientzietan (% 6).

Generoari dagokionez, ezberdintasun handia dago ikasketen espezializazioan; hala, emakumeek, gehienbat, Gizarte eta Lege Zientzien barruan jasotakoak nahiago dituzte (% 61). Gizonen % 83, ordea, Ingeniaritza-Arkitekturaren eta Gizarte eta Lege Zientzien artean banatzen dira.

Oso adierazgarria da neskek Osasun Zientziak mutilek baino gehiago nahiago izatea (% 8 / % 3). Halaber, nabarmentzekoa ere bada bi sexuetan Zientzien ikasketek duten lehentasun eskasa.

Euskal AEko unibertsitateetan 5.897 irakaslek eman zituzten eskolak

Euskal AEko unibertsitateetan 8.589 pertsonak lan egin zuten 2011-12 ikasturtean; hau da, zerbitzuen sektorean lanean aritzen diren guztien % 1,4. Haietatik, 4.206 emakumeak izan ziren; % 49, alegia.

Zehazki, 5.897 irakasle izan ziren guztira, eta haietatik % 59 gizonak izan ziren; administrazio eta zerbitzuetako 2.692 langileen artean, aldiz, emakumeak % 65 izan ziren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEKo Unibertsitate-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Unibertsitate-estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskadiko unibertsitateetan matrikulatutakoen kopurua handitu egin da 2011/2012 ikasturtean

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA UNIVERSITARIA DE LA C.A. DE EUSKADI. Curso 2011/12
Eguneratze data : 
2013/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010673_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali