HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoak...

2013-07-12ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak - 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoak haziz jarraitu du 2012an euskal enpresetan, batez ere erosketen aldetik

Euskal enpresen %19,7k merkataritza elektronikoa egin zuen, ehuneko 2,4 puntu gehiago 2011n baino

Merkataritza elektronikoak haziz darrai Euskal AEn, bai egiten duten enpresa-portzentajean, bai zifra ekonomikoetan, Eustaten datuen arabera. Enpresen %19,7k merkataritza elektronikoa egin zuen 2012an, ehuneko 2,4 puntu gehiago 2011n baino. Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (e-maila, EDI, datu-truke elektronikoa) bidez sortutako negozio-bolumena 10.699,2 milioi izan zen salmentetan, eta 7.207,6 erosketetan.

Zifra horien arabera, aurreko urtearen aldean %1,6 gehitu ziren Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak; erosketak, berriz, %8,4 gehitu ziren.

Merkataritza elektroniko bidez egindako erosketak eta salmentak, lurraldearen eta enplegu-geruzaren arabera
Iturria: EUSTAT. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI)-Enpresak

Balio absolutuetan, Bizkaia nabarmentzen da bai erosketetan, bai salmentetan. Ondoren Gipuzkoa erosketetan eta Araba salmentetan. Araban hazi dira gehien erosketa elektronikoak eta hor bakarrik murriztu dira salmentak. Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran.

Euskal enpresen %19,7k merkataritza elektronikoa egin zuen, ehuneko 2,4 puntu gehiago 2011n baino. Portzentaje hau, batez ere, erosketak egiten dituzten enpresek osatzen dute, %18,0; neurri txikiagoan salmenta egileek, %4,6.

Zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoena erosketenaren oso gainetik dago, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak saltzen dutenak baino askoz gehiago dira.

Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera %
Iturria: EUSTAT. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI) Enpresak

Egindako kalkuluen arabera, 33.800 inguru dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egiten dituzten erosketek guztien %33,7 hartzen dute eta salmentek, guztien %36,6.

Zifra hauek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartuz gero. Horrela, 10 langile edo gehiagokoen artean, %27,7k egiten dute merkataritza elektronikoa; aurreko urtearen aldean ehuneko 2,8 puntuz hazi da. Segmentu honetan ere, erosketak egiten dituztenak askoz gehiago dira, %23,6; izan ere, salmenta egileak %10,4 dira; portzentajeok ehuneko 2,2 eta 0,6 puntuz hazi dira.

2012ko salmenta elektronikoak, erabilitako bitartekoaren arabera (%)
Iturria: EUSTAT. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI) Enpresak

Salmenta elektroniko horiek egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, %43,6 posta elektronikoz (e-mail), %30,5 web orritik, eta gainerako %25,9 EDI eta beste sare batzuen bidez. Salmentak horrela egin dira : %44,9 EDI eta beste sare batzuen bidez, %31,7 e-mailez eta %23,4 web orriaren bidez.

2012an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, guztien %83,6 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %15,3 kontsumitzaile partikularrei (B2C) eta gainerako %1,1ek bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).

2012ko salmenten helburua, bezero-motaren arabera (%)
Iturria: EUSTAT. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI) Enpresak

Euskal enpresen %70en ustez, bada zailtasunik merkataritza elektronikoan aritzeko

Euskal enpresen %70,4ren ustez, bada zailtasunik merkataritza elektronikoan aritzeko. %53,9k uste dute haien produktu eta zerbitzuak ez direla egokiak Interneten edo bestelako sare telematikoen bidez saltzeko, eta %28,4k kostu handia ikusten du, garatzeko eta mantentzeko. %20,0ren ustez, bezeroak ez daude behar bezain prestatuta bide hauek erabiltzeko; %19,3k uste du badela oraindik segurtasun-arazorik kobraketa eta ordainketetan; %18,9ren ustez plantila txikia da edo ez dago behar bezain prestatuta. %18,1ek arazo logistikoak ikusten ditu eta %17,7ren ustez merkatu hori arautzen duten legeen, entrega epeen eta edozein arazoren aurrean eskainitako bermeen gainean ziurgabetasun handia dago.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoak haziz jarraitu du 2012an euskal enpresetan, batez ere erosketen aldetik

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Empresas Año 2013
Eguneratze data : 
2013/07/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010639_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali