2013-09-23ko prentsa-oharra

Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI), 2013KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %1,1 gehitu zen

Inportazioen prezioak %0,8 jaitsi ziren

Eustaten datuen arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioek gora egin dute, %1,1 (lehen hiruhilekoan %1), Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Inportazioetan %0,8ko jaitsiera dugu urte artean eta %2,4koa hiruhilekoen artean.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2013ko bigarren hiruhilekoa. (%). Iturria: EUSTAT. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiraturik, esportazioetan, Kontsumoko ondasunen prezioen indizean (%3,4), Bitarteko ondasunetan (%0,7) eta Kapitalekoetan (%0,1) gehikuntzak ditugu. Inportazioetan, urte artean, Kontsumoko ondasunetan %2,5eko gehikuntza dugu; Kapitalekoetan %1,9ko jaitsiera eta Bitarteko ondasunetan %1ekoa.

Esportazioak doazen area geografikoak aintzat hartuz, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean prezio unitarioek gora egin dute denetan, batez ere Euro-eremuan (%1,8) eta ELGAn (%1,2).

Inportazioetan kontrakoa dugu, denetan jaitsierak urte artean: %0,9 27-EBn eta ELGAn, %0,7 Euro-eremuan eta %0,6 Munduko gainerakoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, area geografikoen araberako esportazioetan, denetan balio positiboak daude, ELGAko %1,3tik Munduko gainerako %0,2ra bitartean.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremua aintzat hartuta. 2013ko bigarren hiruhilekoa. (%)- Iturria: EUSTAT. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Aurreko aldiaren aldean inportazioetan jaitsierak ditugu nonahi prezio-indizeetan: %3,1 Munduko gainerakoan, %2,2 Euro-eremuan, %2,1 27-EBn eta %1,9 ELGAn.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %1,1 gehitu zen

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010894_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali