Prentsa-oharra, 2013/08/22

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2013KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien gaualdiak % 1,5 murriztu dira uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Bidaiarien sarrerak % 1,3 murriztu dira, eta Gipuzkoan bakarrik gertatu da hazkundea, % 3,3, hain zuzen.

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 519.309 gaualdi izan dira 2013ko uztailean; horrenbestez, % 1,5eko murrizketa izan da iazko uztailean izandakoekin alderatuta, betiere Eustatek jakinarazitako datuen arabera; 8.162 gaualdi gutxiago izan dira, alegia. Urtetik urterako ikuspegitik, Arabak eta Bizkaiak bilakaera negatiboa izan dute, gaualdiek, hurrenez hurren, % 7,2 eta % 5,7 jaitsi baitira. Gipuzkoan, ostera, % 5,4 areagotu dira, iazko uztaileko datuekiko.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 260.235 bidaiari sartu dira 2013ko uztailean, iazkoan baino 3.301 sarrera gutxiago; hots, % 1,3 murriztu dira. Azken urtean, bidaiarien sarrerak % 7,4 gutxiago izan dira Araban, eta % 2,8 gutxiago Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, % 3,3 handitu dira.

graf0010871_01_e.png

Iazko uztailarekin konparatuta, atzerriko bidaiarien sarrerak % 2,5 murriztu dira, estatu barruko bidaiarienak ia aldaketarik izan ez duten bitartean (% 0,2 murriztu dira). Araban gutxiago izan dira bidaiari atzerritarrak (% 11,9) zein estatukoak (% 4,7) aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Bizkaian ere, bi jatorrietako bidaiarien kopuruak behera egin du: atzerrikoak % 3,4 murriztu dira, eta estatukoak, % 2,4. Gipuzkoak, aldiz, joera positiboa izan du, eta atzerriko zein estatuko bidaiarien kopurua % 1,4 eta % 5,3 igo da, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia 2,00 egunekoa izan da, ez da aldatu aurreko urtekoaren aldean. Arabakoa 1,88 egunetan mantendu da; Bizkaian 2012ko uztaileko 1,97 egunetik 1,91 egunera jaitsi da aurten, eta handiagoa izan da Gipuzkoan, 2,09 egunetik 2,14 egunera igarota.

Plazakako betetze-maila txikiagoa izan da EAEn; hala, 2012ko uztaileko % 59,5etik % 57,8ra igaro da aurtengoan. Araban eta Bizkaian, betetze-maila txikiagoa izan da aurtengo uztailean, Gipuzkoan handiagoa izan den bitartean. Beherakadarik handiena Bizkaian gertatu da, portzentajezko 3,8 puntu gutxiago (% 58,2tik % 54,4ra); Araban portzentajezko 0,8ko beherakada izan da (2012ko uztaileko % 51,6tik aurtengo % 50,8ra), eta Gipuzkoan % 65,1eko betetze-maila izan da aurreko urteko % 64,9rekin alderatuta; beraz, 2012an baino 0,2 puntu gehiago izan dira.

Uztaileko hotelen betetze-mailarik handiena Donostian erregistratu da (% 77), Gipuzkoako kostaldean ondoren (% 70,6), eta jarraian Bilbon (% 58,8) eta Bizkaiko kostaldean (% 55,1).

graf0010871_02_e.png

Asteko egunaren arabera, asteburuan egon da betetze-mailarik handiena 2013ko uztailean EAEn; plazen % 67,7 bete dira, eta lanegunetan, berriz, betetze-maila % 54,4 izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan okupatutako langileak % 3,1 gutxiago izan dira 2013ko uztailean, aurreko urtekoekin alderatuta; 4.329 lagun izan dira guztira.

Landa-ostatuetako gaualdiak % 11,0 murriztu dira uztailean; betetze-maila % 34,2 izan da

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landa-etxeetan 44.876 gaualdi izan ziren guztira uztailean; horrenbestez, kopurua % 11,0 jaitsi da aurreko urteko hilabete berarekin alderaturik. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian % 19,3 murriztu da; Araban eta Gipuzkoan, berriz, jaitsiera txikiagoak izan dira, % 11,7 eta % 6,5, hurrenez hurren.

Plazakako betetze-mailan ere (% 34,2) portzentajezko 4,4 puntuko beherakada izan da aurreko urteko uztailarekin alderatuta. Gipuzkoan portzentajezko 4,1 puntuko murrizketa izan da; % 43,4ko betetze-maila izan da guztira uztailean. Bizkaiak ere murrizketa izan du (portzentajezko 6,4 puntu), eta plazakako betetze-maila % 31,0 izan da. Araban, betetze-maila % 18,0 izan da; hau da, bi puntu eta sei hamarren gutxiago 2012ko uztailarekin konparatuta.

Bidaiarien 15.241 sarrera izan dira uztailean EAEko landa-establezimenduetan; aurreko urteko hilabete berean baino % 8,0 gutxiago. Lurraldeei dagokienez, Araban % 0,7 murriztu dira sarrerak, Bizkaian, % 20,2, eta Gipuzkoan, % 3,1.

Atzerritik 2.932 bidaiari etorri dira; hortaz, % 8,9ko beherakada izan da duela urtebete etorritakoen aldean, eta sarrera guztien % 19,2 osatu dute. Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek, berriz, % 7,8 behera egin dute.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia apur bat murriztu da, eta iazko 3,04 egunetatik aurtengo uztaileko 2,94 egunetara igaro da.

graf0010871_03_e.png

Oharra: Ekaineko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta egiteko erabilitako metodologiak aldaketa handiak ekarri ditu eragiketaren fase guztietan; haiei esker emaitzak are gehiago xehatu ahal izan dira, hala geografikoki nola denborari dagokionez. Halaber, erreferentziako esparrua ere eguneratu dugu, eta lehen biltzen ez ziren unitateak erantsi ditugu. Erreferentziako serie osoa 2011ko urtarriletik berriro estimatzea ekarri du horrek, data hartatik baitago alderatzeko moduko daturik. Serie homogeneoen lotura egingo du laster Eustatek.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien gaualdiak % 1,5 murriztu dira uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010871_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali