2013ko irailaren prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2013ko UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 2,9 jaitsi zen 2013ko uztailean

Aurreko hilabetearekin, 2013ko ekainarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-ekoizpena% 1,5 jaitsi zen

2013ko uztaileko Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena% 2,9 jaitsi zen 2012ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustaten datuen arabera.Aurreko hilabetearekin, 2013ko ekainarekin, alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena% 1,5 jaitsi zen, urtaroko eraginak zuzenduta.

Sektoreka, industria-sektore handien sailkapena oinarri hartuta, 2013ko uztaileko adierazlearen bilakaerak beherakadak erregistratu ditu guztientzat 2012ko uztailarekin alderatuta, ekipo-ondasunentzat izan ezik; izan ere, % 1,1 igo dira.Energia% 3,2 jaitsi da, tarteko ondasunak% 4,8 jaitsi dira, eta kontsumoko ondasunak, oro har, % 5,9 jaitsi dira, batetik, kontsumo-ondasun iraunkorrak jaitsi direlako (% 10,5), eta, bestetik, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak jaitsi direlako (% 3,5).

2013ko uztaileko hilabete arteko aldaketa –2013ko ekainarekiko–energiarako baino ez da izan positiboa (% 0,5 igo da, hain zuzen). Aldiz, tarteko ondasunak% 1,6 jaitsi dira, ekipo-ondasunak% 0,6 jaitsi dira eta kontsumo-onasunak, oro har, % 2,6 jaitsi dira, batik bat, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak% 3,6 jaitsi direlako. Kontsumo-ondasun iraunkorrak ere jaitsi dira, baina ez hainbeste (% 0,2).

Euskal industrian pisu gehien duten sektoreetako bi igo egin dira 2013ko uztailean, aurreko urteko hilabete beraren aldean:garraio-materiala% 4,9 igo da, eta egur, paper eta arte grafikoek% 0,6ko tasa positiboa izan dute.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Horren guztiaren kontran, metalurgia eta produktu metalikoak% 6,5 jaitsi dira, kautxua eta plastikoak% 5,6 jaitsi dira eta materialak eta ekipo elektrikoak% 4,3 jaitsi dira.

Lurralde historikoaren arabera, industria-ekoizpenaren adierazlearen uztaileko urte arteko bilakaerak zeinu negatiboa du Araban (% 3,9 jaitsi da) eta Bizkaian (% 6,2 jaitsi da). Gipuzkoan, aldiz, % 0,9 igo da.Hilabete arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan:2013ko ekainarekin alderatuta, Araban, % 2,3ko beherakada izan da, % 1,9koa Gipuzkoan eta % 0,6koa Bizkaian.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hazkunde-tasak. 2013 uztaila. Behin-behineko datuak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 2,9 jaitsi zen 2013ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2013
Eguneratze data : 
2013/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010878_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali