2013-09-20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2013KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gaualdiak %0,9 gehitu ziren abuztuan Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Bidaiari-sarrerak %2,5 gehitu ziren aurreko urteko hil beraren aldean

2013ko abuztuan erregistraturiko gaualdiak: 626.775, iazko abuztuan baino %0,9 gehiago, hau da, 5.334 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban %8,5 gutxitu dira gaualdiak urte artean; Bizkaian %0,6 gehitu orain urtebeteko abuztuaren aldean eta Gipuzkoan %4,7.

2013ko abuztuan, 294.753 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 7.072 sarrera gehiago, %2,5eko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %5,9 gutxitu ziren Araban; %2,7 gehitu Bizkaian% eta %6,0 Gipuzkoan.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Abuztua 2013. Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Atzerriko bidaiariak %6,8 gehitu ziren lehengo urteko abuztuaren aldean eta estatukoak %0,8 gutxitu. Araban %11,5 gutxitu dira atzerritarrak eta %2,4 estatukoak 2012ko abuztuaren aldean. Bizkaian estatukoak %0,8 gutxitu eta atzerritarrak %7,3 gehitu. Gipuzkoan atzerritarrak %13,6 gehitu eta estatukoak %0,1.

Batezbesteko egonaldiaren iraupena: 2,13 egun, lehengo urteko abuztuan 2,16 zelarik. Araban lehengo urteko abuztuko 1,91tik aurtengo 1,86ra; Bizkaian 2,13tik 2,09ra eta Gipuzkoan 2,31tik 2,28ra.

Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %69,2 zen 2012ko abuztuan eta %69,3 aurten. Araban 2012ko %59,9tik aurtengo %58,7ra, ehuneko 1,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan ehuneko 0,4 puntu gehiago, %74,7tik %75,1era; Bizkaian 0,1 puntu gehiago, %68,2tik %68,3ra.

Abuztuan hotel beteenak itsasalde gipuzkoarrean (%83,6), Donostian (%83,4), Bilbon (%72,0) eta Bilbo Handian (%69,6).

Euskal AEko hotel-establezimenduen betetze-mailaren bilakaera egun motaren arabera (%). Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI)

2013ko abuztuan, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %70,8; astegunetan %68,6.

2013ko abuztuan Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %1,8 gutxitu ziren 2012koaren aldean.

Nekazaritza-turismoko gaualdiak %3,2 gutxitu dira abuztuan, eta bidaiari-sarrerak %4,7 gehitu

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan abuztuan 75.549 gaualdi egin ziren, %3,2 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %11,5eko jaitsiera, Gipuzkoan %1,6koa. Araban %12,1eko gehikuntza.

Plazakako betetze-mailan (%55,1) ehuneko 1,4ko puntuko jaitsiera lehengo urteko abuztuaren aldean. Bizkaian ehuneko 4 punturen jaitsiera; abuztuko okupazioa %52,7. Gipuzkoan ehuneko 1,4 punturen jaitsiera; okupazioa %66,1. Araban okupazioa %33,4, 2012ko abuztuan baino ehuneko 2,7 puntu gehiago.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 19.817 bidaiari-sarrera zenbatu dira abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %4,7 gehiago. Araban %15,0ko gehikuntza, Gipuzkoan %13,7. Bizkaian %12,1eko jaitsiera.

Atzerritarren sarrerak: 3.851, %17,4ko gehikuntza eta sarrera guztien %19,4. Estatuko bidaiariak %2,0 gehitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin da 2012ko abuztuaren aldean: duela urtebete 4,12 egun; azken honetan, 3,81.

Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Abuztua 2013. Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Oharra: Establezimendu Turistiko Hartzaileen Estatistika ekainetik eragiketaren fase guztietan aldaketa handiak ekarri dituen metodologia bati jarraituz egiten da; metodologia honek emaitzen desagregazio handiagoak ahalbidetzen ditu, bai geografikoak, bai denborazkoak. Gainera erreferentzia-markoa gaurkotu egin da, biltzen ez ziren unitateak sartu direlarik. Honek ekarri du erreferentzi serie osoaren birzenbatespena, 2011ko urtarriletik; izan ere hortik aurrera dauzkagu datu alderagarriak. Laster batean Eustatek serie homogeneoen loturari ekingo dio

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gaualdiak %0,9 gehitu ziren abuztuan Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0010893_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali