2013-10-18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2013ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna 11.000 pertsona gehiago eta langabezia-tasa %14,8 da 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Biztanleria aktiboan 15.800 pertsona gehiago ditugu eta jarduera-tasa %57,2 da

Euskal AEko lan-merkatuaren 2013ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 913.900 ziren, hiru hilabete lehenago baino 11.000 gehiago, %+1,2 Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa %14,8an da; 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean 0,3 ehuneko puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,2an da 2013ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 0,8 puntuz goitik. Pertsona aktiboen kopuruan 15.800 gehiago ditugu, 1.072.200 guztira.

okupazio-igotzea gizon artean bakarrik gauzatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 11.000 gehiago; emakumeen artean lehengoan dira datuak. Bizkaian 6.200 gehiago dira okupatuak, hazkunderik handiena; Gipuzkoan 5.500 gehiago eta Araban 700 gutxiago. 16-24 urteko gazteen artean okupatuak 6.400 gehiago dira.

Okupatuak gehiago dira zerbitzuetan eta nekazaritzan; gutxiago eraikuntzan eta industrian

Zerbitzuetan okupatuak 13.700 gehiago dira, 400 gehiago nekazaritzan, 1.800 gutxiago eraikuntzan eta 1.300 gutxiago industrian.

Okupazio-hazkunderik handienak: denbora baterako kontratudun edo kontraturik gabeko soldatakoen artean, 19.500 gehiago ditugu; eta autonomoen artean, 7.500 gehiago; mugagabeko kontratudun soldatakoak 15.900 gutxiago dira.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %63,6 da, hiru hilabete lehenago baino 0,8 ehuneko-puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %68,1ekoa da eta emakumezkoentzat %59 besterik ez.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %66,3, aurreko hiruhilekoaren aldean 1,5 ehuneko puntu gehiago; Bizkaiak, %62,4, 7 hamarren gehiago; Arabak %62,2, hiru hamarren gutxiago.

2013ko hirugarren hiruhilekoan 867.700 bat familia-etxe daude Euskal AEn, horietako ia herenean ez dago pertsona aktiborik; erdian baino zertxobait gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 5.100 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dauden familia-etxeak 45.600 dira (guztirakoaren %5,3), aurreko hiruhilekoan baino 3.800 gutxiago.

Langabezia-tasa %14,5etik %14,8ra hazi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 158.300 direla zenbatetsi da, 4.700 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeen kolektiboak 71.300 lagun hartzen ditu, 6.000 gehiago. Gizonen artean 1.300 gutxiago, orain guztira 87.000 dira.

2013ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %14,8an da, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,3 puntu gehiago. Emakumeen langabezia %14,5era igo da (ehuneko puntu 1 gehiago), eta gizonena 0,4 puntuz gutxitu da, %15 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %41,2, 1,7 puntuz jaitsi delarik, jardueraren igoeragatik; 16-24 urte bitarteko 21.700 gazte aktibo daude langabezian.

Langabezia-tasarik handiena Arabak du, %16,7 (+4.400 pertsona, hazkunderik handiena). Gipuzkoan %11,9ko tasa dugu; langabe kopuruan 1.200 pertsona gehiago, 40.500 guztira. Bizkaian 800 pertsona gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %15,9ra jaitsi da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2013ko abuztuan, 28-EBko langabezia-tasa %10,9 zen, eta Espainiakoa %26,2.

Azken urtean, Euskal AEn hazi egin dira bai okupatuen kopurua, bai langabetuena

Euskal AEko biztanleria okupatua %1 hazi da, 8.700 pertsona, 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Igoera horrek gizonei eragin die batik bat, 7.300 enplegu gehiago; emakumeen artean 1.400 gehiago dira.

Langabezia-tasa ehuneko puntuz igo da (%11,8tik %14,8ra). 2012ko hirugarren hiruhilekoan baino 37.700 langabe gehiago ditugu Euskal AEn. Gipuzkoan ehuneko 3,4 puntuz igo da langabezia-tasa, Bizkaian 1,7z eta Araban 6,5ez azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA). Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA)

*p.p. = Aldea, ehunekotan.

Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera-inkesta (BJA)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna 11.000 pertsona gehiago eta langabezia-tasa %14,8 da 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3ER TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/10/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011002_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali