HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2013/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2013KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak %2,5 gutxitu ziren irailean

Uztail, abuztu eta iraila hartuta, bidaiari gehiago eta gaualdi gutxiago

Euskal AEn 2013ko irailean erregistraturiko gaualdiak: 460.342, iazkoan baino %2,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban %12,6 gutxitu dira gaualdiak urte artean, Bizkaian %2,1; Gipuzkoan %0,8 gehitu.

2013ko irailean, 235.777 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.739 sarrera gutxiago, %-0,7. Bidaiari-sarrerak %6,2 jaitsi dira Araban eta %0,3 Gipuzkoan; Bizkaian; %0,7 gehitu.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Iraila 2013. Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Atzerriko bidaiariak %0,6 gehitu ziren lehengo urteko irailaren aldean eta estatukoak %1,6 gutxitu. Araban %11,4 gutxitu dira atzerritarrak eta %3,6 estatukoak. Bizkaian atzerritarrak %1,1 gehitu eta estatukoak %0,4. Gipuzkoan estatukoak %3,5 gutxitu eta atzerritarrak %3,6 gehitu.

Batezbesteko egonaldiaren iraupena: 1,95 egun, lehengo urteko irailean 1,99 zelarik. Araban 2012ko 1,93 egunetik 1,80ra jaitsi da; Bizkaian 1,94tik 1,88ra eta Gipuzkoan 2,08tik 2,10era.

Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %55,5 zen 2012ko irailean eta %53,9 aurten. Araban 2012ko iraileko %49,0tik aurtengo %45,3ra, ehuneko 3,7 puntu gutxiago. Bizkaian 2012ko iraileko %54,1etik aurtengo %53,1era, ehuneko 1,0 puntu gutxiago. Gipuzkoan 2012ko iraileko %60,5etik aurtengo %58,7ra, ehuneko 1,8 puntu gutxiago.

Irail honetako okupaziorik handienak: Donostian (%69,1), Gipuzkoako kostaldean (%63,7), Arabako Errioxan (%61,8) eta Bilbon (%60,9).

Euskal AEko hotel-establezimenduen betetze-mailaren bilakaera egun motaren arabera (%). Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI)

2013ko irailean, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %64,2; astegunetan %50,2.

2013ko irailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %2,0 gutxitu ziren 2012koaren aldean.

Udako balantzea: Ongien, Gipuzkoa; Bizkaian bidaiari gehiago eta gaualdi gutxiago; Araban bietatik gutxiago

Uztailean, abuztuan, eta irailean Euskal AEn, %0,3 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2012ko udaren aldean; 2.032 sarrera gehiago. Gipuzkoan gehitu ziren gehien bidaiariak, %3,2, Bizkaian %0,2; Araban %6,5 gutxitu ziren. Euskal AEn, 2013ko udan, atzerritarrak %1,7 gehitu ziren eta estatuko bidaiariak %0,9 gutxitu. Araban gehiago jaitsi dira atzerritarrak (%-11,6) estatukoak (%-3,5) baino; Bizkaian atzerritarrak %+1,8 eta estatukoak %-0,9; Gipuzkoan atzerritarrak %+6,1 eta estatukoak %+0,6.

Gaualdiak %0,9 gutxitu dira; Araban %-9,3, Bizkaian %-2,2 eta Gipuzkoan %+3,8.

Batez besteko egonaldia 2012ko udako 2,06 egunetik aurtengo 2,03ra gutxitu da. Betetze-maila %60,5 izan da, aurreko urteko aldi berean baino %1 gutxiago.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2013ko uda. Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Nekazaritza-turismoko gaualdiak %9,0 gutxitu dira 2013ko irailean, eta bidaiari-sarrerak %4,2

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan irailean 26.844 gaualdi egin ziren, %9,0 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %25eko jaitsiera, Araban %12,6koa; Gipuzkoan %0,7ko gehikuntza, iazko irailaren aldean.

Plazakako betetze-mailan (%22,1) ehuneko 1,6ko puntuko jaitsiera lehengo urteko irailaren aldean. Araban ehuneko 1,7 punturen jaitsiera; plazakako betetze-maila %14,5. Bizkaian ehuneko 4,8 punturen jaitsiera; betetze-maila %17,9 irailean. Gipuzkoan betetze-maila %28,1, 2012ko irailean baino ehuneko 0,5 puntu gehiago.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 10.536 bidaiari-sarrera zenbatu dira irailean, aurreko urteko hil berean baino %4,2 gutxiago. Bizkaian %12,2 gutxitu ziren bidaiariak eta %6,1 Gipuzkoan; Araban %21,5 gehitu.

Atzerritarren sarrerak: 1.619, orain urtebete baino %26,6 gutxiago eta sarrera guztien %15,4. Estatuko bidaiariak %1,5 gehitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin da 2012ko irailaren aldean: duela urtebete 2,68 egun; azken honetan, 2,55.

2013ko uztail, abuztu eta irailean aurreko urteko hil bereen aldean, gaualdiak %6,8 gutxitu dira Euskal AE osoan; Araban %0,9 gutxitu ziren, %16,4 Bizkaian eta %2,8 Gipuzkoan. Bidaiari-sarrerak %1,9 gutxitu dira. Araban %10,8 gehitu, Gipuzkoan %2,8; Bizkaian %14,9 gutxitu. Betetze-maila %2,3 gutxitu da, %37,9koa izan zen hiru hiletan; batez besteko egonaldia 3,23 egun Euskal AEn.

Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2013ko uda. Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Oharra: Establezimendu Turistiko Hartzaileen Estatistika ekainetik eragiketaren fase guztietan aldaketa handiak ekarri dituen metodologia bati jarraituz egiten da; metodologia honek emaitzen desagregazio handiagoak ahalbidetzen ditu, bai geografikoak, bai denborazkoak. Gainera erreferentzia-markoa gaurkotu egin da, biltzen ez ziren unitateak sartu direlarik. Hau dela-eta erreferentzi-seriea osorik birzenbatetsi da eta datu-bankuan serieak kateaturik eskaintzen dira aldagai nagusietarako.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak %2,5 gutxitu ziren irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011028_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali