2013/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (THI), 2013KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiari-sarrerak %0,5 gehitu ziren urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Gaualdietan %2,8ko jaitsiera izan da aurreko urteko hil beraren aldean

2013ko urrian, 211.156 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 990 sarrera gehiago, hau da, %0,5eko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak %1,5 gehitu dira Bizkaian, %3,7 Gipuzkoan eta %10,5 gutxitu Araban.

2013ko urrian erregistraturiko gaualdiak: 392.369; iazko urriaren aldean %2,8ko jaitsiera, 11.323 gaualdi gutxiago. Gaualdiak, urte artean, bereziki gutxitu dira Araban (%17,0) eta askoz gutxiago Bizkaian (%0,3) eta Gipuzkoan (%0,4).

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Urria 2013. Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI)

Atzerriko bidaiariak %3,2 gehitu ziren lehengo urteko urriaren aldean eta estatukoak %1,1 gutxitu. Araban %19,5 gutxitu dira atzerritarrak eta %7,2 estatukoak aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian estatukoak %1,0 gutxitu eta atzerritarrak %6,3 gehitu. Gipuzkoan atzerritarrak %6,0 gehitu eta estatukoak %2,0.

Batezbesteko egonaldiaren iraupena: 1,86 egun, lehengo urteko urrian 1,92 zelarik. Araban lehengo urteko urriko 1,89tik aurtengo 1,76ra; Bizkaian 1,88tik 1,85era eta Gipuzkoan 1,99tik 1,91ra.

Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %47,2 izan zen 2012ko urrian eta %44,7 aurten. Araban 2012ko urriko %42,8tik aurtengo %36,2ra, ehuneko 6,7 puntu gutxiago. Bizkaian 2012ko urriko %47,7tik aurtengo %46,4ra, ehuneko 1,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan ehuneko 2,4 puntu gutxiago, %48,4tik %46,0ra.

Urri honetako okupaziorik handienak: Donostian (%56,8), Bilbon (%54,2) eta Arabako Errioxan (%47,0).

graf0011115_02_e.png

2013ko urrian, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %56,1; astegunetan %40,6.

2013ko urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %0,7 gutxitu ziren 2012koaren aldean.

Nekazaritza-turismoko gaualdiak %24,0 gutxitu dira 2013ko urrian, eta bidaiari-sarrerak %14,6

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan urrian 17.411 gaualdi egin ziren, %24,0 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %35,6ko jaitsiera, Gipuzkoan %19,8, Araban %15,7, aurreko urteko urriaren aldean.

Plazakako betetze-mailan (%14,2) ehuneko 3,6ko puntuko jaitsiera lehengo urteko urriaren aldean. Bizkaian ehuneko 5,9 punturen jaitsiera; urriko okupazioa %12,8. Gipuzkoan ehuneko 2,9 punturen jaitsiera; okupazioa %14,7. Araban okupazioa %15,2, 2012ko urrian baino ehuneko 1,9 puntu gutxiago.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 8.739 bidaiari-sarrera zenbatu dira urrian, aurreko urteko hil berean baino %14,6 gutxiago. Araban %6,7ko gehikuntza; Bizkaian %31,7 jaitsi eta %12,4 Gipuzkoan.

Atzerritarren sarrerak: 826, %0,6ko gehikuntza aurreko urtearen aldean eta sarrera guztien %9,5. Estatuko bidaiariak %15,9 gutxitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2012ko urriaren aldean: duela urtebete 2,24 egun; azken honetan, 1,99.

graf0011115_03_e.png

Oharra: Establezimendu Turistiko Hartzaileen Estatistika ekainetik eragiketaren fase guztietan aldaketa handiak ekarri dituen metodologia bati jarraituz egiten da; metodologia honek emaitzen desagregazio handiagoak ahalbidetzen ditu, bai geografikoak, bai denborazkoak. Gainera erreferentzia-markoa gaurkotu egin da, biltzen ez ziren unitateak sartu direlarik. Honek ekarri du erreferentzi serie osoaren birzenbatespena, 2011ko urtarriletik; izan ere hortik aurrera dauzkagu datu alderagarriak. Datu-bankuan serie homogeneoak daude eskuragarri.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 THI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago THI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiari-sarrerak %0,5 gehitu ziren urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE 2013
Eguneratze data : 
2013/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011115_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali