2013/12/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2013ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %2,2 gutxitu zen 2013ko urrian

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko irailarekin alderatuta %1,2 gehitu zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko urrian %2,2 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,2 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko irailarekin alderatuta.

2013ko urriko indizean, 2012koaren aldean: Energia %-13,6, Kontsumoko ondasunak %-6,6 (iraunkorrak %-26,1, ez-iraunkorrak %4,4), Ekipo-ondasunak %1,6 eta Bitarteko ondasunak %0,2.

Hil arteko aldaketa, 2013ko urria irailaren aldean, positiboa izan da Ekipo ondasunetan, %5,1 eta Bitarteko ondasunetan, %1,2. Energia %-5,5, Kontsumo-ondasunak %-0,6 (Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-9,2, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+3,0).

Urte artean, euskal industriako sektore handienen artean, hauek hazi dira 2013ko urrian: Garraio materiala %10,4, Makineria eta ekipoa %5,8, Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %5,2.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak. Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea

Material eta Ekipo elektrikoan urte arteko %9,4ko jaitsiera dago; Kautxu eta plastikoan %9,2koa eta Energia elektriko, gas eta lurrunean %5,7koa.

Urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%3,3), negatiboa Bizkaian (%-6,7) eta Gipuzkoan (%-0,7). Hil arteko tasa positiboa izan da Araban, %4,0 eta Gipuzkoan, %3,3; Bizkaian %-2,4; 2013ko irailaren aldean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hazkunde-tasak. 2013 urria. Behin-behineko datuak. Iturria: EUSTAT. Euskal AEko industria produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,2 gutxitu zen 2013ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011150_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali