2013/11/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2013ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %5,9 murriztu ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %2,3 nominala jaitsi da.

Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, salmenta nominalak %5,9 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, eta lan-egutegi homogeneoetan. Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %6,6 gutxitu ziren urte artekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,3 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa. III/2013(p)

Elikagaien salmenta nominalak %4,5 gutxitu ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %8,3 gutxitu ziren eta automobilgintzarako erregai-salmenta %2,1, beti ere 2012ko aldi beraren aldean.

Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %5,2 gutxitu zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %4,3. Gainerako produktuen merkataritzan, jaitsierak sektore guztietan. Etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza %9,2 gutxitu zen; pertsonaren ekipamenduarena %8,1; kontsumoko beste ondasunena %7,5 eta gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuarena %5,5.

2013ko hirugarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %6,4 murriztu dira Bizkaian urte artean; lurraldeetako jaitsierarik handiena. Araban %6,3 gutxitu dira salmenta nominalak eta %5,1 Gipuzkoan.

Prezio finkoetan, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %8,5 gutxitu ziren hirugarren hiruhilekoan urte artean

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe, %9,3ko jaitsiera erreala izan zuten 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %7,2 izan zen; gainerako produktuetan %10,8, 2012ko hiruhileko beraren aldean, eta automobilgintzarako erregai-salmentetan %1,8.

Elikagaien txikizkakoan urte artekoak negatiboak izan dira bai espezializatuan, %9,4, bai elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %6,0. Gainerako produktuen merkataritzan, jaitsierak sektore guztietan. Pertsonaren ekipamenduan %13,5eko jaitsiera; etxearen ekipamenduan %9,7koa; kontsumoko beste ondasunetan %7,5ekoa, eta beste produktuak nagusi diren ez-espezializatuen salmentetan %6,8koa, beti termino errealetan.

Hiru lurraldeetan izan zen jaitsierarik salmentetan termino errealetan: Gipuzkoan %7,5, Araban eta Bizkaian %9,0.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %3,2ko jaitsiera izan da aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta. Araban %5,1 gutxitu, Bizkaian %2,8 eta Gipuzkoan %3.

Euskal AE osoan, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, merkataritzako sektorean landunen kopurua %1,3 murriztu da bigarrenaren aldean.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %5,9 murriztu ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2013
Eguneratze data : 
2013/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011101_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali