HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Euskal AEn 2.181 ezkontza...

2013/12/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2. HIRUHILEKOA- 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 2.181 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %10,2 gutxiago, 2013ko bigarren hiruhilekoan

Ezkontzen %75,5, zibilak, aurreko urtean (%69) baino ehuneko 6,5 puntu gehiago

Euskal AEko ezkontzak: 2013ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 2.181 ezkontza egin ziren, iazko aldi berean baino %10,2 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 1.093 (%-11,4) ezkontza; Gipuzkoan 741 (%-8,6); Araban 301 (%-8,5). 46 kasutan ezkontideak Euskal AEtik kanpo biziko dira.

2013ko udaberrian, ezkontzen %75,5 zibilak izan ziren, 2012ko aldi berean baino ehuneko 6,5 puntu gehiago. Era berean, proportzio hori 2013ko aurreneko hiruhilekokoa (%90,9) baino txikiagoa da. Ohi bezala, bigarren hiruhilekoan ezkontza-kopurua nabarmen gehitu zen, batez ere maiatz eta ekainean, neguko hiletan ez bezala.

2013ko bigarren hiruhileko horretako 2.281 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.123 gizonezko eta 2.129 emakumezko ezkondu ziren. 1.882 senarrentzat (%88,6), lehen ezkontza izan zen; 12 alargun eta 229 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren oso antzekoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak 1.910 (%89,7) izan ziren; alargunak, 11; eta dibortziatuak, 208.

Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera

Senarren %87,4k eta emazteen %76k 30 urte baino gehiago zituzten. Proportzio horiek 2012ko hiruhileko berean izandakoak (%84,7 eta %71,8) baino handiagoak dira eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.

2013ko apiril, maiatz eta ekainean, emakume ezkonduen %8,5 eta gizonen %5,6 atzerritarrak ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ehuneko 1,1 puntu gutxiago gizonentzat eta puntu 1 gehiago emakumeentzat.

Sexu bereko pertsonen artean 27 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean 43 izan zirelarik.

Iturria: Eustat. Euskal AEko Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 2.181 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %10,2 gutxiago, 2013ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
DE LA C.A. DE EUSKADI 2º TRIMESTRE 2013
Eguneratze data : 
2013/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011156_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali