HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %3,1 gutxitu...

2013/12/02ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %3,1 gutxitu dira Euskal AEn 2012an

Ama atzerritarren jaiotza gehiago eta espainiarren gutxiago

2012an Euskal AEn 20.553 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %3,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ama atzerritarren artean %1,5eko hazkundea, eta espainiarren artean %3,9ko murrizketa.

1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. Harrezkero goraka, apalki eta gora-beherekin.

Bizirik jaioak, amaren bizileku lurralde historikoaren arabera. 1975-2012. Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Arabak du (%-4,0) jaitsierarik handiena, guztira 3.293 jaiotza; Bizkaian 10.342 haur jaio ziren (%-3,2) eta Gipuzkoan 6.898 (%-2,3).

Jaiotzak mila biztanleko 9,3 izan ziren, 70eko hamarraldikoetatik oso urruti. Kopururik handiena Araban da (‰10,1), Gipuzkoan ondoren (‰9,8) eta Bizkaian (‰8,9).

Jaiotzen %80,3an amak 30 urte baino gehiago zituen

Haurrik gehien 30-34 urte bitarteko amenak dira, %40, dezente gutxitu badira ere. Ugarituz darraite 35-39 urtekoen (%33,6) eta 40tik gorakoen (%6,8) haurrek. Azken bost urteetan bezalaxe, 25-29 urteko amen haurrek (%14,1) eta 20-24koenek (%4,4) gutxituz darraite. Bizirik jaioen %1,2 ama nerabeek (253 guztira) ekarri zituzten; kopuru hau ere pittin bat beheraka.

bizirik jaioak, amaren adinaren arabera. 1996-2012. Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Amen %17 atzerritarra zen

Amen %17, atzerritarrak; guztira 3.482 haur ekarri zituzten. 575 ama, Marokokoak; 295, Errumaniakoak; 265, Kolonbiakoak; 244, Boliviakoak; 156, Ekuadorkoak; 152, Aljeriakoak; 151, Paraguaikoak; 140, Brasilgoak; 135, Txinakoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiar naziotasuna dutenak baino; erdiak ia (%48,9) 30 urte baino gutxiagorekin.

Amen batez besteko adina, 33 urte. Espainiarren artean 33,7 urte; atzerritarren artean, 29,6.

2012an aurreneko haurra izandako amen batez besteko adina, 32 urte.

10 urtetan bikoiztu egin dira ezkontzaz kanpo jaioak

2012an ezkontzatik kanpoko jaiotzak 7.365 izan ziren, guztien %35,9; 2011n baino %1,3 gehiago. Arabak eta Bizkaiak Euskal AEko batez bestekoa baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %36,7 eta %36,2; Gipuzkoak, berriz, balio erlatibo txikiagoak (%35). 2002koa (%18) eta oraingoa alderatuz gero, azken 10 urteetan ezkontzaz kanpo jaiotakoak bikoiztu egin dira.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2012ko lehen jaiotzak, 11.252, guztien %54,8 izan ziren; bigarrenak %36,6 eta hirugarrenak eta ondorengoak %8,6.

Erditzeak 20.086 izan ziren: horietatik 19.561, bakunak; 512, bikoitzak; eta 13, hirukoitzak. Erditze guztietatik, 1.230 garaiz aurrekoak izan ziren (%6,1).

2012an bizirik jaiotakoen artean, 100 neskatoko 109 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua, 3.326 gramo; neskatoena, 3.202.

Bizirik jaioak, amaren bizileku lurralde historikoaren arabera. 2012. Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %3,1 gutxitu dira Euskal AEn 2012an

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2012
Eguneratze data : 
2013/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011143_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali