EUSKAL AEko KANPO-MERKATARITZAKO PREZIOEN INDIZEA (UBI), 2013KO 3. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %0,7 gutxitu zen

Inportazioetan jaitsiera handiagoa da, %1,9

Eustaten datuen arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioek behera egin dute, %0,7, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,1eko jaitsiera. Inportazioen prezioetan %-1,9 dugu, baina 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean, %+1,1 .

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoaren arabera. 2003ko hirugarren hiruhilekoa (%)
 Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (UBI)

Esportazioen urte arteko Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenean, Kapital ondasunetan %-1,7, Bitarteko ondasunetan %-0,7, Kontsumokoetan %+0,1. Inportazioen prezioetan: Kapital ondasunetan %-2,7, Bitarteko ondasunetan %-2,2, Kontsumokoetan %+1,5.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremuen arabera.
2013ko bigarren hiruhilekoa (%)
 Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Esportazioak doazen inguru geografikoei begiratuz gero, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, unitate-prezioak denetan jaitsi dira, bereziki 27-EBn (%-1,5) eta ELGAn (%-1,4); prezioak bakarrik igo dira Munduko Gainerakora eginikoetan (%1,4). 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean mutur batean Munduko Gainerakoa dugu (%2,3) eta bestean ELGA (%-0,8).

Inportazioetan urte artean jaitsierak ditugu prezioetan inguru geografiko guztietan, bereziki Munduko Gainerakoan (%-2,5) eta ELGAn (%-1,1). Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasa guztiek balio positiboak, bereziki Munduko Gainerakoak, %2,3.

graf0011218_03_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %0,7 gutxitu zen

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011218_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali