2013/12/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (THI), 2013KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiari-sarrerak %1,2 gutxitu ziren azaroan Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Gaualdietan %2,3ko jaitsiera izan da aurreko urteko hil beraren aldean

Eustaten datuen arabera, 2013ko azaroan 170.382 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 2.063 gutxiagok; %1,2ko jaitsiera. Bidaiarien sarrerak %5,7 gehitu dira Gipuzkoan; Araban %8,6 gutxitu eta Bizkaian %3,7.

2013ko azaroan erregistraturiko gaualdiak: 310.806; iazkoaren aldean %2,3ko jaitsiera, 7.295 gaualdi gutxiago. Gaualdiak %19,7 gutxitu dira Araban urte artean, eta %2,7 Bizkaian; %6,7 gehitu Gipuzkoan.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Azaroa 2013
Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Atzerriko bidaiariak %0,5 gutxitu ziren lehengo urteko azaroaren aldean eta estatukoak %1,5. Araban %23,8 gutxitu dira atzerritarrak eta %4,5 estatukoak. Bizkaian estatukoak %5,0 gutxitu eta atzerritarrak lehengoan, %0,0. Gipuzkoan atzerritarrak %6,9 gehitu eta estatukoak %5,2.

Batez besteko egonaldiaren iraupena: 1,82 egun, lehengo urteko azaroan 1,84 zelarik. Araban 2012ko azaroko 1,91tik aurtengo 1,68ra jaitsi; Bizkaian 1,82tik 1,84ra luzatu; Gipuzkoan 1,85etik 1,87ra.

Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %39,3 izan zen 2012ko azaroan eta %37,5 aurten. Araban 2012ko azaroko %40,2tik aurtengo %32,4ra, ehuneko 7,8 puntu gutxiago. Bizkaian 2012ko azaroko %40,4tik aurtengo %38,2ra, ehuneko 2,2 puntu gutxiago. Gipuzkoan ehuneko 1,3 puntu gehiago, %37,4k %38,7ra.

Azaroko okupaziorik handienak: Donostian (%44,4), Bilbon (%42,7) eta Arabako Errioxan (%38,0).

1. grafikoa.- Euskal AEko hotel-establezimenduen betetze-mailaren bilakaera egun motaren arabera (%)
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (THI)

2013ko azaroan, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %51,4; astegunetan %30,4.

2013ko azaroan Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %0,6 gehitu ziren 2012koaren aldean.

Azaroan nekazaritza ostatuetan sarrera eta gaualdiak %6,5 gutxitu dira

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan azaroan 16.747 gaualdi egin ziren, %6,5 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %33,1eko jaitsiera, Araban %5,7; Gipuzkoan %9,9ko igoera, aurreko urteko azaroaren aldean.

Plazakako betetze-mailan (%14,3) ehuneko 0,4ko puntuko jaitsiera lehengo urteko azaroaren aldean. Bizkaian ehuneko 4,2 punturen jaitsiera; azaroko okupazioa %10,6. Araban ehuneko 0,2 punturen jaitsiera; okupazioa %12,2. Gipuzkoan betetze-maila %17,6, 2012ko azaroan baino ehuneko bi puntu gehiago.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 7.553 bidaiari-sarrera zenbatu dira azaroan, aurreko urteko hil berean baino %6,5 gutxiago. Gipuzkoan %12,6ko gehikuntza; Araban %9,5 jaitsi eta Bizkaian %38,3.

Atzerritarren sarrerak: 389, orain urtebete baino %25,6 gutxiago eta sarrera guztien %5,2. Estatuko bidaiariak %5,1 gutxitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia, 2012ko azaroan bezalaxe, 2,22 egun.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Azaroa 2013
Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Oharra: Establezimendu Turistiko Hartzaileen Estatistika ekainetik eragiketaren fase guztietan aldaketa handiak ekarri dituen metodologia bati jarraituz egiten da; metodologia honek emaitzen desagregazio handiagoak ahalbidetzen ditu, bai geografikoak, bai denborazkoak. Gainera erreferentzia-markoa gaurkotu egin da, biltzen ez ziren unitateak sartu direlarik. Honek ekarri du erreferentzi serie osoaren birzenbatespena, 2011ko urtarriletik; izan ere hortik aurrera dauzkagu datu alderagarriak. Datu-bankuan serie homogeneoak daude eskuragarri.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 THI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago THI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiari-sarrerak %1,2 gutxitu ziren azaroan Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2013
Eguneratze data : 
2013/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011202_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali