2014/01/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2013ko 4. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2013ko laugarren hiruhilekoan, okupazioa egonkor eta langabezia-tasa %15,3, biztanle aktiboen gehikuntzagatik

7.800 pertsona aktibo gehiago; jarduera-tasa, %57,6

Euskal AEko lan-merkatuaren 2013ko laugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 914.300 ziren, hiru hilabete lehenago baino 400 gehiago, aldaketa positibo oso-oso txikia, Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa %15,3 da; 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu erdia gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,6 da laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko lau hamarren gainetik.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-igotzeak, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago; gizonen kasuan, berriz, 5.500 gutxiago. Araban 3.700 okupatu gehiago; Gipuzkoan 200; Bizkaian 3.400 gutxiago.

Okupatuak gehiago dira zerbitzuetan eta industrian; gutxiago eraikuntzan eta nekazaritzan

Zerbitzuetan okupatuak 3.000 gehiago dira; industrian 1.000; 2.800 gutxiago eraikuntzan eta 900 nekazaritzan.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %63,7 da, hiru hilabete lehenago baino ehuneko hamarren bat gehiago. Tasa hori %67,5 da gizonezkoentzat da eta %59,8 emakumezkoentzat.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %66,3, aurreko hiruhilekoan bezalaxe; Arabak %63,8, ehuneko 1,6 puntu gehiago; baxuena Bizkaiak, %62,1, 0,3 ehuneko puntu gutxiago azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoak 2.300 gutxiago dira; izan ere, kontratu mugagabedun soldatakoak 2.900 gehiago dira, eta aldi baterako kontratua D kontraturik gabeak barne) dutenak 5.200 gutxiago. Soldatakoak ez diren pertsona okupatuak 2.700 gehiago dira aurreko hiruhilekoaren aldean, guztira 191.400.

2013ko laugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn 868.300 familia-etxe daudela; heren batean pertsona aktiborik ez. 10etik 5ean baino zertxobait gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.800 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 50.200 dira (guztirakoaren %5,8), aurreko hiruhilekoan baino 4.600 gehiago.

Langabezia-tasa %14,8tik %15,3ra hazi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 165.600 direla zenbatetsi da, 7.300 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 88.800 lagun hartzen ditu, 1.800 gehiago. Emakumezkoen artean, 5.500 gehiago daude laugarren hiruhilekoan, guztira 76.800.

2013ko laugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %15,3 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko bost hamarren gehiago. Gizonen langabeziari dagokionez, %15,4ra gehitu da (ehuneko 0,4 puntu gehiago), eta emakumeena 0,8 puntuz gehitu da, %15,3ra. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %36,9; 16-24 urte bitarteko 18.100 gazte aktibo daude langabezian, hiruhilekoan zehar 3.600 gutxiago.

Langabezia-tasaren hazkunderik handiena Gipuzkoak du, +4.700 pertsona, tasa %13,1. Bizkaian %16,5eko tasa dugu; langabe kopuruan 3.900 pertsona gehiago, 94.200 guztira. Araban 1.300 pertsona gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %15,7ra jaitsi da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2013ko azaroan, 28-EBko langabezia-tasa %10,9 zen, eta Espainiakoa %26,7.

Azken urtean 64.100 pertsona aktibo gehiago izan ditugu, eta ondorioz 35.400 langabe gehiago, okupatuak 28.500 gehiago izanagatik

Langabezia-tasa ehuneko 2,5 puntuz gehitu da azken urtean (%12,8tik %15,3ra). 2012ko laugarren hiruhilekoan baino 35.400 langabe gehiago Euskal AEn. Araban ehuneko 4 puntuz igo da langabezia-tasa; Gipuzkoan ehuneko 3,4z; Bizkaian 1,5ez azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2013ko laugarren hiruhilekoan, okupazioa egonkor eta langabezia-tasa %15,3, biztanle aktiboen gehikuntzagatik

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2014/01/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011278_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali