2014/03/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA 2012/13

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012/2013 ikasturtean Euskal AEko ez-unibertsitateko ikasle kopurua %1,9 gehitu zen

Lan Prestakuntzako matrikulak %25 gehitu ziren azken lau ikasturteetan

2012/13 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 412.00 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %1,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haietatik 379.000 (%92) araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 6.100 matrikula berri egin ziren, %1,6 gehiago.

Araubide Bereziko Ikasketetan, 33.000 matrikulazio, aurreko ikasturtean baino %4,6 gehiago. Araubide berezikoetan eginiko hamar matrikulatatik bederatzi Hizkuntza Eskola Ofizialetan egin ziren, 29.000 ikasle guztira. Ikasle kopuruan bigarren Musika dugu, non 2.800 pertsona aritu baitziren. Hona hemen gainerako ikasketak, kopuruz beheraka: Kiroletakoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Goi mailako Arteak, Dantza.

1. taula.- 2012-13ko ikasleak, irakaskuntza-mailaren eta zentroaren titulartasunaren arabera
Iturria: Eustat. Euskal AEko eskola-jarduerari buruzko Estatistika. 2012-13

Lan Prestakuntzako matrikulak %7 gehitu ziren azken ikasturtean

Guztira 32.000 ikasle, 2.000 gehiago; ikasle kopuruak gora egiten duen laugarren urtea jarraian. 2009-10etik %25eko gehikuntza.

Haur Hezkuntzan hazkunderik ez, eta apala (%+1,5) Lehen Mailan. DBHn 1.800 matrikula berri, %+2,5. Batxilergoan 500 berri, %+1,6. Hizkuntzetan 1.300 matrikula berri, %+4,6.

Ikasleen %57 zentro publikoetan aritu zen

Zentro publikoan edo pribatuan aritzeko orduan, araubide orokorrekoetan ikasle-banaketa orekatua izan zen maila guztietan; salbuespenak Lan Hezkuntza, maila ertainekoa (%62 publikoetan) eta HH (Helduen Hezkuntza, %98).

1. grafikoa.- zentro publikoetako ikasleak, mailaren arabera, Euskal AEn eta Espainian (%) 2012/2013 ikasturtea
Iturria: Eustat. Euskal AEko eskola-jarduerari buruzko Estatistika. 2012-13

Araubide Bereziko Irakaskuntzetan aniztasun handiagoa izan zen ikasi beharrekoen arabera; izan ere, prestakuntza-programa hauetan zentro-kopurua txikiagoa da, eta eskaintzak asko baldintzatzen du aukeraketa. Hizkuntza, Dantza eta Goi mailako diseinua zentro publikoetan ikasten dira, bestelako eskaintzarik ez dago-eta. Musikan, Kirol irakaskuntzan eta Arte Plastikoetan, publikoetan %63, %62 eta %47 ari dira.

Hemengo zentro publikoen zenbatekoa estatukoekin erkatzean ikusten da gehienetan Euskal AEn gutxiago direla, lehen mailako Haur Hezkuntzan izan ezik, non gure erkidegoa puntu bat gainetik dagoen.

Gainerako mailetan, alde handiak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Mailan ehuneko 17 puntu; Batxilergoan 25 puntu, Lan Hezkuntzan 22 eta 20 DBHn.

2.- ikasle matrikulatuak lurralde arloen arabera, hizkuntza-ereduei jarraiki (%). 2012/2013 ikasturtea
Iturria: Eustat. Euskal AEko eskola-jarduerari buruzko Estatistika. 2012-13

Gipuzkoako ikasleen hiru laurden D ereduan ari dira

Gipuzkoan ikasleen %74 D ereduan ari dira; Bizkaian %54; Araban %42; eskualde mailan denetan aldeak.

Donostialdean, ikaslerik gehien duenean, %54 ari da euskeraz, lurraldean batez bestekoa 20 puntu gehiago delarik. Zenbait eskualde %90en gainetik ditugu: Urola-Kosta (%96), Tolosaldea (%94), Debagoiena (%90).

Bizkaian Bilbo Handian daude ikasleen %38, eta %45 ari da euskeraz; lurraldean batez bestekoa 9 puntu gehiago. Ehunekorik txikiena (%41) Arratia-Nerbioin. Ehunekorik handienak: Markina-Ondarroa (%97), Plentzia-Mungia (%96), Gernika-Bermeo (%88).

Araban, Mendialdean (%79) eta Gorbeiako Inguruetan (%70) dugu D eredua indartsu, baina oso ikasle gutxi dira; gehienak Lautadan ari dira eta bertan heren bat ari da euskeraz, lurraldeko batez bestekoaren 6 puntu azpitik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012/2013 ikasturtean Euskal AEko ez-unibertsitateko ikasle kopurua %1,9 gehitu zen

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011398_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali