HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2014/02/27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE)- 2013ko 4. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %8,3 gutxitu ziren 2013ko laugarren hiruhilekoan

2013an esportazioak %0,3 gutxitu ziren

Euskal AEko esportazioak: Euskal AEko esportazioek %8,3ko jaitsiera nominala izan zuten 2013ko laugarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Guztirakoa 4.972 milioi euro, iazko hiruhileko bereko 5.419 milioien aldean. Produktu energetikoen eragina (%-62,5) handia izan da; esportazio ez-energetikoak besterik ez bada kontuan hartzen, laugarren hiruhilekoan aldakuntza positiboa da, %1,8.

Euskal AEko inportazioak %6,5 hazi dira nominalki, 4.255 milioi guztira. Inportazio ez-energetikoak besterik ez bada kontuan hartzen, %16,6ko hazkundea dugu, 2.867 milioi.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2013ko laugarren hiruhilekoa. Milaka euro
Iturria: Eustat. KAMEE: Euskal AEko kanpo-merkataritzako estatistikak

Saldo garbia positiboa izan da: 716 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %116,8. Halere, produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 1.788 milioiko superabita du, 2012ko laugarren hiruhilekoan baino 326 milioi gutxiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2012ko %186tik 2013ko %162,4ra pasatu da.

Europar Batasunerako esportazioak %0,8 gutxitu dira 2012ko aldi beraren aldean. Jaitsi diren esportazioak: Frantzia (%-10,9), Erresuma Batua (%-9,8), Italia (%-5,8), Portugal (%-4). Gehitu direnak: Alemania (%4,6), Belgika (%7,9), Herbehereak (%28,8). 27-EBtik kanpo, jaitsierak esportazioetan: Estatu Batuak (%-25,4), Mexiko (%-21,3). Hazkundeak: Brasil (%66,5), Txina (%19,7).

Europako Batasunetiko inportazioak %18,7 gehitu dira oro har, garrantziagatik ondokoak nabarmentzen direlarik: Alemania (%5,3), Frantzia (%9). Ondokoetatik gutxitu egin dira: Herbehereak (%-26,2), Italia (%-12,3), Portugal (%-5,8), Munduko gainerakotik: Estatu Batuak (%+318,7), Txina (%+1,4); Errusia (%-40,9) eta Mexiko (%-22,1).

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez ari garela, esan behar da 21 sekzioetatik 12k hazkundea izan dutela, garrantzitsuenak, denen %82 baitira. Hazi direnen artean ondokoak nabarmentzen dira: Material elektrikoa (%3,6), Garraio materiala (%3,1), Metalak eta beren manufakturak (%2,6). Produktu mineralen (batez ere izaera energetikokoen) pisuak (%-62,5), esportazioen guztirakoa negatibora dakar.

Inportazioetan, pisurik handiena duena, Produktu mineralak, %9,5 gutxitu da. Beste batzuetan, hazkundeak: Metalak eta beren manufakturak (%5,3), Produktu kimikoak (%227,8), Garraio materiala (%25,6).

Esportazioen jaitsierarik handiena (%-20,6), Bizkaian, batez ere Produktu mineraletan (%-63,1). Esportazio-hazkuntzak: Metalak eta beren manufakturak (%7,6), Material elektrikoa (%5,1), Garraio materiala (%4), Plastikoak eta kautxua (%4,6). Bizkaiko inportazioak %4,3 gehitu ziren guztira, batez ere Produktu kimikoengatik (%364,4); gainerako sekzio garrantzitsuetan, jaitsierak: Produktu mineralak (%-9,8), Metalak eta beren manufakturak (%-2,1), Material elektrikoa (%-8,6).

Arabako esportazioak %6 handitu dira aurreko urteko aldi beraren aldean: Garraio-materiala (%15,5), Metalak eta beren manufakturak (%5,5), Elikagaiak (%35,8). Jaitsi egin dira Material elektrikoa (%-6,3) eta Plastikoak eta kautxua (%-9,9). Arabako inportazioak %16,3 gehitu dira, bi sekzio garrantzitsuengatik : Material elektrikoa (%20,6) eta Metalak eta beren manufakturak (%7).

Gipuzkoako esportazioak %1,9 gutxitu dira. Batez ere bi hauengatik: Garraio materiala (%-13,4) eta Metalak eta beren manufakturak (%-5,5). Sekziorik garrantzitsuena (Material elektrikoa, guztirakoaren %41) %5,4 gehitu da. Inportazioak %6,9 gehitu ziren; Metalak eta beren manufakturak (%19,6), Garraio materiala (%42,6).

2013an Euskal AEko esportazioak %0,3 gutxitu ziren, inportazioak %1,8 gehitu

Euskal AEko esportazioak 20.242 milioi izan ziren 2013. urtean, aurreko urtean baino %0,3 gutxiago, 61 milioi gutxiago. Euskal AEko inportazioak 15.792 milioi izan ziren, 2012an baino 284 milioi gehiago, %+1,8.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2012-2013. Behin-behineko datuak. Milaka euro
Iturria: Eustat. KAMEE: Euskal AEko kanpo-merkataritzako estatistikak

Europar Batasunarekin, %0,8ko jaitsiera dago bai esportazioetan, bai inportazioetan. Gainerakoetan Txina (%17,9) eta Brasil (%25,6) nabarmentzen dira, bederatzigarren eta hamargarren esportazio rankinean.

2012an, esportazioen bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetatik bitan: Gipuzkoan %-4,6, Araban %-0,5. Bizkaian %+3,5.

Inportazioetan Bizkaia %+3,1, Gipuzkoa%+1,3, Araba %-2,6.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %8,3 gutxitu ziren 2013ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2014/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011394_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali