2014/02/06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2013ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %1,0 murriztu zen 2013ko abenduan

2013ko industria-balantzea egitean, %3,2ko atzerakuntza dugu, aurreko urtean baino ehuneko 2,7 puntuz hobeto

Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko abenduan %1,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %1,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko azaroarekin alderatuta.

2013ko abenduko indizean, 2012koaren aldean: Energia %-10,7, Kontsumoko ondasunak %-5,5 (iraunkorrak %-23,4, ez-iraunkorrak %+1,4). Ekipo-ondasunak %2,5 gehitu dira, Bitarteko ondasunak %1,3.

Hil arteko aldaketa, 2013ko abendua azaroaren aldean, positiboa izan da Energian, %2,0 eta Ekipo ondasunetan, %2,4. Bitarteko ondasunak %0,3 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasunak %1,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,2 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,5.

Urte artean, euskal industriako sektore handienen artean, bi hazi dira 2013ko abenduan: Garraio materiala %19,4 eta Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %2,9.

1. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea

Material eta Ekipo elektrikoan urte arteko %10,4ko jaitsiera dago; Energia elektriko, gas eta lurrunean %-9,4, Kautxu eta plastikoan %-1,8.

Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%6,0) eta Gipuzkoan (%0,7); negatiboa Bizkaian (%-6,7). Hil artean, Gipuzkoak %+3,1 eta Arabak %+2,3; Bizkaiak %-0,9, 2013ko azaroaren aldean.

2. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hazkunde-tasak. 2013 abendua
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko industria produkzioaren indizea

2013ko industri jardueraren balantzea

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %3,2ko jaitsiera dugu 2013an. Aurreko urteko industri jardueraren murrizketa %5,9koa izan zenez, hobera egin da ehuneko 2,7 puntuz.

Urteko metatuan, aztertutako industri sektore handi guztietan jaitsierak ditugu. Ekipo ondasunak %-3,3, Energia %-2,4, Tarteko ondasunak %-2,5. Kontsumo-ondasunak, oro har, %5,1 jaitsi dira. Horien baitan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,6 jaitsi ziren, eta ez-iraunkorrak %2,7, 2012.aren aldean.

2013ko aldakuntza metatuak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian %-4,3, Araban %-2,6, Gipuzkoan %-2,4.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,0 murriztu zen 2013ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2013
Eguneratze data : 
2014/02/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011357_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali