Prentsa-oharra, 2013/02/28

EUSKAL AEKO ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA (ZKI) 2013ko 4. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko zerbitzu-sektorean % 0,6 urritu ziren salmentak 2013ko laugarren hiruhilekoan

Urte osoari dagokionez, % 3,6 urritu ziren zerbitzuen salmentak

Eustatek eskainitako datuen arabera, % 0,6 urritu zen EAEko zerbitzu-sektorearen salmenta-indizea 2013ko azken hiruhilekoan, aurreko urteko aldi bereko balioarekiko, lan-egutegiarekiko unitate homogeneotan adierazita.

Aurreko hiruhilekoarekiko, berriz, salmenta-indizeak % 1,5 egin zuen gora, sasoikako eraginak ezabatu ondoren.

Sektoreka, merkataritzaren salmenta-indizeak % 0,6 egin zuen gora 2013ko azken hiruhilekoan; aldi berean, indizea osatzen duten beste zerbitzuei dagokienez, % 2,5 egin du behera 2012ko aldi berarekiko.

Merkataritzaren barruan aipagarria da «Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren» sektorea, zeinak % 14,6ko gorakada izan baitzuen. «Handizkako merkataritzak» % 0,8ko beherakada izan zuen, eta «Txikizkako merkataritzak», berriz, % 0,4ko gorakada.

«Beste zerbitzu batzuk» saila osatzen duten sektoreetan beherakako joera orokorra izan zen, hainbat heinetan, «Garraio eta Biltegiratzean» izan ezik, hor % 3,2ko gorakada izan baitzen. «Informazioa eta Komunikabideak» sektorean, % 9,9 behera; «Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak» sektorean, % 4,7 behera; «Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak» sektorean, berriz, % 4,6 behera, eta «Ostalaritza» sektorean, azkenik, beherakada % 2,6koa izan zen.

Lurralde Historikoka, salmenta-indizearen beherakada handiena Bizkaian izan zen (% 1,5); Gipuzkoan, berriz, % 0,1koa izan zen eta Arabari dagokionez, % 1,7ko igoera izan zen.

Benetako terminotan (prezioen eragina ezabatuta, alegia), % 1,1 egin zuen behera zerbitzu-sektorearen salmenta-indizeak laugarren hiruhilekoan

Prezioak konstante atxikiz gero, Merkataritzaren sektorean, % 0,4 egin zuen gora salmenta-indizeak 2012ko hiruhileko berarekiko, eta gainerako zerbitzuetan, berriz, % 3,2 behera.

Merkataritzaren barruan, urte batetik besterako bilakaera ez da bera izan sektore guztietan; hala, «Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketak» % 16,2 egin zuen gora eta «Handizkako merkataritzak» % 0,6 behera eta «Txikizkako merkataritzak» % 1,2 behera.

1. taula. Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa.  IV/2013(p)				
Iturria: Eustat. Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea (ZKI)

Beste zerbitzuen atalari dagokionez,euroak konstante atxikiz gero sektore guztietan izan zen beherakada, «Garraio eta Biltegiratzean» izan ezik, hor % 1,4ko gorakada izan baitzen. «Ostalaritza» sektorean, % 3,1 egin zuen behera indizeak; «Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak» sektorean, % 5,4 behera; «Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak» sektorean, berriz, % 5,5 behera, eta «Informazioa eta Komunikabideak» sektorean, azkenik, beherakada % 7,6koa izan zen.

EAEn zerbitzu-sektorean okupatutako langileen indizeak ere behera egin zuen 2013ko laugarren hiruhilekoan hirugarren hiruhilekoarekiko.

2013 URTEKO BALANTZEA

Urte osoari dagokionez, zerbitzu-sektorearen salmentek % 3,6 behera egin zuten guztira. Lurraldeka, beherakada handiena Bizkaian izan zen, urtean % 4,6 urritu baitzen indizea; hurrena Araba dator, % 2,7ko beherakadaz, eta Gipuzkoa azkena, % 2,1 jaitsita, aurreko urtearekiko betiere. Sektoreka banakatuz gero, Merkataritzak % 2,6 behera egin zuen, eta gainerako zerbitzuek, berriz, % 4,7 behera, aurreko urtearekiko.

Sektoreak, oro har, 2013an % 5,0eko beherakada metatua izan du EAEn, unitate errealetan: % 5,9 Bizkaian, % 4,2 Araban eta % 3,6 Gipuzkoan. Merkataritzak oro har % 4,0 egin zuen behera, eta gainerako zerbitzuek % 6,5.

2013an zerbitzu-sektoreko enplegu-mailak % 5,1 egin du behera 2012ko batezbestekoarekiko.

2. taula. Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. Urte arteko aldakuntza-tasa
Iturria: Eustat. Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea (ZKI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko zerbitzu-sektorean % 0,6 urritu ziren salmentak 2013ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2013
Eguneratze data : 
2014/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011396_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali